Hiriko kirol klub gehienek Gabonetan beren jarduera eten eta deskantsu txiki bat hartu ohi dute entrenamenduak eta partiduak murrizten direla aprobetxatuz. Eguberrien bezperan, ordea, Leka Enea klubak buru-belarri jarraitzen du lanean, Sonia Etxezarreta Teknifikazio Zentroko jokalariek beren onena ematen duten bitartean.
Ligako bosgarren jardunaldian gizonezkoen zein emakumezkoen Super mailako taldeek partidarik jokatu ez dutenez, mahai-teniseko Irun-Lekaenea klubeko gainerako kategoriek hartu dute protagonismoa.
Liga nazionaletan: Gizonezkoen Ohorezko Dibisio taldeko Irun-Lekaenea Ascensores Bidasoa taldea Madrilera joan da One Vision Parla eta Alcobendas taldeen aurka partida bikoitza jokatzera. Parlako talde indartsuaren aurka 4-2 eta Alcobendas taldearen aurka 5-1 amaitu dute.
Hodei Mancha (2), Iker Martínez Catalán (3) eta Bojan MiloseviC (4) jokalariek lortu zituzten puntuak Irungo taldearentzat jokatutako bi neurketetan. Bi garaipen horiei esker, urtea 8 punturekin eta liderrekin batera amaitu ahal izango dute bakarka, eta galdu gabe. Horrela, denboraldiko bigarren itzuliari lasaitasun apur batekin aurre egin ahal izango diote. Hortaz, aurreko denboraldian lortutakoa errepikatzen saiatuko dira, azken fasea jokatu ahal izateko.
Gizonezkoen Lehen Nazionalean Irun Lekaenea Securhabitatek garaipena lortu zuen Iruñeko Fotona Solar Oberena taldearen aurka (4-2). Iker Garcíak (2), Victor Santamartak (1) eta Aimar Chamorrok (1) lortu zituzten puntuak. Ohorezko Dibisioko bere taldekideek bezala, lehen itzuli perfektua lortu dute, partidurik galdu gabe eta taldeko lider gisa ere amaituz.
Emakumezkoen Lehen Nazionaleko neskek Burgosen egindako bidaia hirukoitzean nota ona lortu zuten, izan ere, 2 garaipen lortu dituzte (Burgosko Unibertsitatearen aurka 4-2 eta Torrelavegako ETMren aurka 6-0) eta porrota jaso dute Club Deportivo Coyanzaren aurka (2-4).
Amaia Angulo (3), Irati Otamendi (4), Irati Yarzabal (5) eta Saioa Ñiguez de Onsoñok lortu zituzten puntuak 3 neurketetan. Emaitza hauekin taldeak taularen erdi eta goi aldean kokatzea lortu du eta hurrengo urtean Leonen jokatuko dute urteko lehen kontzentrazioa.
Bigarren Nazionaleko taldeek porrota eta garaipena lortu dituzte. Irun Lekaeneak 6-0 irabazi zuen Beraun-Renteriaren aurka. Puntuak Iker Plaza (2), Eneko Rodríguez (1), Xabi Toquero (2) eta Iker Martínez Zabala (1) jokalariek lortu zituzten. Berriz ere, denboraldi perfektuko lehen itzulia (4-0) Irun-Lekaeneako beste talde batentzat.. Nabarmentzekoa da kategoria horretan berriak direla eta maila horietan eskarmentu handiko jokalariak dituzten taldeei aurre egiten ari direla.
Azkenik, Irun-Lekaenea-Prosetecnisa taldeak 2-4 gainditu zuen C.D Fortuna K.E- Super Amara. Aimar Mikelajaureguik (1) Beñat Garciak (1) eta Haitz Mínguezek (2) lortu zituzten puntuak. Kategoria honetan Leka Eneak duen bigarren taldeak 4. eta azken-aurreko postuetan amaitu du lehen itzulia.
Sailkapen txapelketa
Aurten ere, urteko data hauen inguruan ohikoa izaten den bezala, Madrilen San Sebastian de los Reyesen Estatuko txapelketarako sailkapen-txapelketa ospatu da. Irun-Leka-Enea Mahai-Teniseko 9 jokalari bertaratu dira, eta horietako 4k hurrengo Estatuko Txapelketarako txartela lortu dute.
Leka Enea taldetik sailkatutako jokalarien artean, Julen Goikoetxea mutil benjaminak zortzigarren postuan amaitu zuen. Haurren txapelketan, berriz, Eneko Rodriguezek bere kategorian hirugarren postu lortu zuen. Xabi Toquero bigarren izan zen eta Iker Garcia hirugarren, beraz, haiek ere Espainiako Txapelketa jokatu ahal izateko pasea eskuratu zuten. Hortaz, azken 4 izen hauekin, Irun Leka-Eneako 16 jokalari izango dira hurrengo Estatu Txapelketa jokatuko dutenak.
Hala ere, emakumezko gazteen kategoriako Irati Otamendik taldeko laugarren izatea lortu zuen. Era berean, Haiyang Bartolomé, haurren mailakoa, taldeko 4. izan da. Haurren mailan lehiatzen diren Lander Cereceda final hogeita hamabigarrenetara iritsi da eta Nathaniel Ibarra final hamaseigarrenetara. Claudia Rodríguezek kimu nesken artean hamargarren postua lortu zuen.
Top 8 nazionala
Joan den asteburuan ospatu zen Madrilen Top 8 Nazionala, non gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietako zortzi jokalari onenak elkartzen diren, benjamin eta jubenil mailakoak.
Bertara joan dira Irun-Lekaeneako ekitaldi honetarako sailkatutako bi jokalariak, etxeko entrenatzaileetako batekin batera, C. Gabilondorekin. Alde batetik, Iker Martínez Catalánek Gazteen mailan txapelketa bikaina burutu du partida bikainak eskainiz eta seigarren postuan amaituz, hiru garaipen eta lau porrotekin, azken unera arte podiumerako aukerekin egon den arren.
Bestalde, Beñat Garcíak, haur mailan, bigarren Top 8a jarraian ospatu du, eta horrek agerian uzten du oso joko egoera onean dagoela eta oso partida estuak jokatu dituela, baita maila horretako a priori faboritoetako bati irabazita ere. Azkenean 8. tokian amaitu du.