700.000 euro baino gehiagoko inbertsioarekin eta 6 hilabeteetan egiteko epearekin, gaur hasiko dira lanak Letxunborro hiribidean
Obra arloak jakinarazi du abian dela asfaltatzeko kanpaina berria. Lan horiek hiriko hainbat lekutan galtzadaren zati batzuk hobetzeko izaten dira. Jarduera horiek ohikoak dira urte osoan; multzoka programatzen dira, eta herritarrek hala eskatu dutelako gertatzen da toki askotan.
Cristina Laborda Obretako ordezkariak azaldu duenez, “Kanpaina sendoa da, aurrekontu handia du, eta hiriko ia hogei kale eta hiribidetara iristea ahalbidetuko digu. Zerbait hondatuta duten bide-zatietan jarduten da, eta arkitektura-oztopoak kentzeko lanekin gertatzen den bezala, segurtasuna hobetzen eta gure bide publikoa egoera ezin hobean mantentzen laguntzen digute”.
Honako kala hauek sartzen dira kanpainan: Andrearriaga, Letxunborro hiribidea, Bizkaia, GI-636 errepidearen azpiko pasabidea – Urdanibia Hotela, Luis Mari Tolosa, Lekuona misiolaria, Julian Gayarre, Larrugin, Luis de Uranzu, Aranzateko Jauna, Policarpo Balzola, Eguzkitzaldea, Cesar Figuerido, Maria Juncal Labandibar, Siutz errepidea eta Atalaya hoteleko biribilgunerako sarbidea. Hobekuntza horiek egiteko aurrekontua, guztira, 709.877,54 eurokoa da, eta egiteko epea 6 hilabetekoa. Asfaltia SL enpresa da lan horiek egiteko arduraduna.
Lehenengo geltokia, Letxunborro hiribidea eta Andrearriaga
Lehen mugimenduak ostegun honetan hasiko dira, azaroaren 5ean, Letxunborro hiribidean, Irun kafetegiaren eta Ibis hotelaren arteko bide-zatian. Asfaltatze-lanak egiteko, obra zibilaren zatia egin behar da aurretik zenbait egunetan, baina trafikoa ez da desbideratuko horregatik.
Hilaren 11n, asteazkenean, Andrearriaga kalera iritsiko da kanpaina Katea auzoan, Tesatik eta ‘La República’ izenez ezagutzen den eraikinera bitarteko bide-zatian. Gune horretako eta beste batzuetako lanengatik, trafikoa desbideratu daiteke zenbait unetan, baina aldez aurretik jakinaraziko da.