Martxan da Belaskoeneako komun publikoa

Biztanlegune handiak, jende asko pasatzen eta egoten den lekuak eta hiriko berdeguneetan eta haurrentzako parkeetan barrena dauden bideak kontuan izanik, gaur egun, hamalau komun publiko ditu Irunek. Azkena Belaskoenekoa jarri da, San Antonio Paduakoa parkean, eta ostiral honetan jarri da martxan, hilak 4 zituela.

Irungo Udalak 168.476,77 euro jartzen ditu aurrekontuaren barnean komun publikoak mantentzeko, eta zenbateko horrek makinen alokairua zein elektrizitate gastuak hartzen ditu barnean. Bildutako urteko azken datua 2019koa da, eta, haren arabera, Irun osoko komunak XXX aldiz erabili ziren. Horrela, erabilera bakoitzeko kostua 0,79 eurokoa da.

Arloko ordezkari Jon Ugartek azaldu duenez, “hirian tira handia duen zerbitzu publiko bat emateko beste inbertsio bat da. Komun modeloa osoa, handia eta prestazio onekoa da, eta hainbat auzotan instalatu nahi dugu, ahalik eta herritar gehienek erabil dezaten. Gainera, Belaskoenekoa herritarren eskaera bati erantzunez jarri dugu”.

Gaur egun, hamalau komun publiko daude Irunen, leku hauetan:

  1.  Zabaltza plazan
  2. Urdanibia plazan, Sarjia parkearen barruan
  3. Anzaran plazan
  4. Santiagon, skatepark inguruan
  5. Jenaro Etxeandia plazan
  6. Sorozarreta parkean (Burniola kalean, Julián Gayarre kalearekiko bidegurutzean, parkeko berdegunearen barruan)
  7. Ibarlan, bideko hezkuntzarako pistaren ondoko parking publikoaren parean
  8. Pio XII.a plazan
  9. Alai-Txoko parkean, Elizatxo hiribidearen eta Deskarga kalearen elkargunean
  10. Behobian, merkataritza gunetik gertu, elizaren atzealdean
  11. Katean, kirol eremutik gertu
  12. San Migelen, Julián Sánchez parkean
  13. Olaketan, Gain-Gainean parkean
  14. Belaskoenean, San Antonio Paduakoa parkean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude