Kale Dor Kayiko elkarteak Gabonetako Postal Lehiaketa antolatu du

Urtero bezala Kale Dor Kayiko elkarteak Gabonetako Postal lehiaketa antolatu dute. Irunen postalak lehiaketara aurkezteko azken eguna abenduaren 15a izango da. Elkarteak modu desberdinak ahalbidetu ditu haurren lanak lehiaketara aurkeztu ahal izateko.

Gabonetako Postal lehiaketan 6 eta 16 urte arteko gazteek parte hartu ahalko dute. Horretarako, lehiaketan parte hartu ahal izateko postalaren aurrealdean beharrezkoa da “Baxtalo Kretchuno” idatzita agertzea, hau da, “Eguberri Zoriontsuak” Romanesen hizkuntzan. Postalaren atzealdean, berriz, lehiakideak hartu duen izengoitia idatzita azaldu behar da. Postalaren barruan Gabonekin edo Koronabirusa gainditzeko mezu edo marrazki bat agertu beharko da .

Postalak gutun-azal itxi batean entregatu beharko dira, parte-hartzailearen datuak (izena, abizena, maila, ikastetxea, telefono zenbakia, …) zehaztu beharko dira bertan. Gutun-azalaren kanpoan lehiaketan parte hartzeko aukeratutako izenordea idatzi beharko da.

Postalak entregatzeko epea abenduaren 15ean amaituko da. Kale Dor Kayiko elkarteak bi desberdinak eskainiko ditu horretarako: ikastetxearen bitartez, Kale Dor Kayiko bulegora hurbilduz (Lope de Irigoyen, 27, behea 20301-Irun) 661283757 (Ainara) telefono zenbakira deituz eta aurretiazko hitzordua eskatuz, mailez ainara@kaledorkayiko.org (atera argazki bat edo eskaneatu eta bidali) edo  Watsappen bidez.

Egungo osasun krisialdiaren ondorioz ezinezkoa izango da Gabonetako Postal Lehiaketaren ekitaldi publikoa ohi bezala ospatzea. Dena den, abenduaren 16an finalistei telefonoz eta eskutitz baten bitartez jakinaraziko zaie lehiaketan finalistak izan direla. Abenduaren 17an epaimahaiak irabazleak aukeratuko ditu eta telefonoz jakinaraziko zaie. Finalistei eta irabazleei sariak abenduaren 18an eta 21ean banatuko zaizkie, Irungo Kale Dor Kayoko egoitzan, aurrez hitzordua eskatuta.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude