Ostegunean, azaroak 26, Konekta gazteariko zerbitzuak, Irungo HOX gazte enpresarekin batera, 16-25 urte arteko gazteei zuzenduriko ekintza prestatu du, herriko gazteen ahotsari tokia eman eta haien kezka eta beharrak entzuteko asmoz. “Eman ahotsa gazteei” ekintza Martindozenea Gaztelekuan egingo da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
Ekintzan parte hartu ahal izateko 16-25 urte artean izatea beharrezkoa da. Parte-hartzea dohako izango bada ere, izeana ematea ezinbestekoa izango da. Interesdunek Martindozenea Gaztelekuko Whatsapp-era, Instagram-era edo posta elektronikora mezu bat bidaliz izango dute ekintzan izena emateko aukera. Egun horretan ekintzara apuntatu diren gazteak soilik sartu ahalko dira Gaztelekura.