Behobia-Donostia lasterketarik ez urte ezohiko honetan

Abuztuko hilabetearen amaieran Fortuna Kirol Elkarteak 2020. urteko Behobia-Donostia lasterketa egingo ez zela jakinarazi zuen. Pandemiaren bilakaera dela eta, lasterketaren aurtengo edizioa antolatzeko ahalegin guztiak egin diren arren, antolatzaileek proba bertan behera uztea erabaki dute. Arrazoia lasterketa osatzen duten pertsona guztientzat inguru erabat segurua bermatzea ezinezkoa dela da.

Behobia-Donostia lasterketaren asteburuan hiriko merkataritzak eta hotelen sektoreak kirol hitzorduaren antolaketaren ondorio positiboak nabaritzen ditu. Aurten, ordea, azaroko lehen astebururako ohi baina zifra baxuagoak espero dituzte. Kirolaren sektorearekin lotura duten merkatarien kasuan, Deportes González dendako Ángel Gozálezek azaldu duenez, “lasterketaren aurreko hilabeteetan jendeak entrenatzen hasteko kirol arropa erosten duela nabaritu ohi dugu”. Deportes González kirol dendatik urteko lasterketaren azokan parte hartzeaz gainera, Adidas markako zapatilak erosteagatik Behobia-Donostia lasterketan izen-ematea dohainik egiteko aukera eskaini ohi dute.

“Lasterketaren aurreko hilabeteetan jendeak entrenatzen hasteko kirol arropa erosten duela nabaritu ohi dugu”
Angel González, Deportes González dendako salmenta arduraduna

Hotelen kasuan, Behobia-Donostia lasterketaren asteburuan Irungo hotelen okupazioa %100ekoa izan ohi da hiriko Urdanibia Park eta Ibis hoteletako arduradunek baieztatu dutenez. Javier Arabolaza, Urdanibia Park hoteleko harrera arduradunak azaldu duenez, lasterketaren asteburuan Kemen taldeko kirolari elbarrituak jasotzen dituzte urtero. Hortaz gian, Frantzia eta Kataluniatik etorritako bezero asko jaso ohi dituzte ere. Irungo Ibis hoteleko Tania Pazos zuzendariondokoak gaineratu duenez, udazken eta neguan Behobia-Donostia bezalako kirol ekitaldi handien antolakuntza oso garrantzitsua da hotelen sektorea denboraldi baxuan laguntzeko. Hain zuzen ere, lasterketarik gabe, Irungo Urdanibia Park eta Ibis hotelean okupazioa %10ean aurkitzen baita.

Espainiako Itzuliaren eragina
2020ko Behobia-Donostia lasterketaren azaroaren 8an egitea aurreikusita zegoen. Lasterketaren hitzordua bertan behera gelditu bada ere, aste batzuk lehenago hirira 2.500 pertsona inguru hurbildu ziren Espainiako Itzuliari hasiera emateko. Urtero Behobia-Donostiak erakarri ohi dituen zifrekin alderatzea ezinezkoa bada ere, hotelek okupazioak gora egin du era nabarmenean. Tania Pazos Irungo Ibis hoteleko zuzendariondokoak azaldu duenez, “Espainiako Itzulia hasi aurreko asteburua hotelaren okupazioa %100ekoa izan da”. Javier Arabolaza Urdanibia Park hoteleko Harrera arduradunak adierazi duenez, asteburu horretan Espainiako Itzulian parte hartzen duen kirolari talde bat eta Holanda eta Belgikatik etorritako kazetariek osatu hartu zuten. Angel Gonzálezek, ordea, Deportes González dendan Irun Espainiako Itzuliaren abiapuntu izateak inolako eraginik izan ez duela baieztatu du, agian, ostalaritzaren kasuan txirrindularitza ekitaldiaren eragina gehiago nabarituko zutela suposatuz.

“Espainiako Itzulia hasi aurreko asteburua hotelaren okupazioa %100ekoa izan da”
Tania Pazos, Irungo Ibis hoteleko zuzendariondokoa

Lasterketaz gozatzeko aukera ezberdinak
Fortuna Kirol Elkarteak Behobia–Donostia lasterketa birtualaren lehen edizioa aurkezten du. Formatu berri hau BSS Birtuala azaroaren 2tik 8ra ospatuko da, eta BSS astea izena hartuko du, epe tarte horretan lasterketaren 20 kilometroak egin beharko dira. Distantzia, bakoitzak behar dituen saio guztietan osa daiteke, ez da zertan saio bakar batean egin behar. Helburua azaroaren 8an 20 kilometroak eginak izatea da. Lasterketaren erregistroa Runneak garatutako geolokalizazioan oinarritutako teknologia duen app-aren bidez egingo da.

Izena ematen duten pertsona guztiek oroimenezko domina ikusgarri bat jasoko dute. Dominaz gain, honako hauek ere jasoko dituzte: 5 euroko deskontua 2021eko Behobia-Donostia lasterketan, entrenamendu zerbitzu pertsonalizatua Runnea Academyn eta dortsalen eta lasterketaren babesle ezberdinek emandako ezusteko oparien zozketan sartuko dira. Lehen edizio honetan plazak 5000 parte-hartzailera mugatuta egongo dira eta izen-emateak 15 euroko prezioa izango du.

Datorren urterako hitzordua
Hortaz, Behobia-Donostia bertan behera gelditzen dela jakinarazi aurretik proban izena emanda zutenei aukera ezberdinak eskaini zitzaizkien. Irailaren 30a baino lehen galdetegia erantzun ez zuten horiei zuzenean izen-ematea 2021eko lasterketarako gorde zaie. Era berean, Fortuna kirol elkartetik, kirola egitea onuragarria dela kontutan hartuz, berme eta segurtasun neurri guztiak errespetatuz kirola praktikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatu diete lasterketako parte hartzaileei, Behobia-Donostia lasterketaren hurrengo edizioa guztiok elkarrekin berriro gozatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude