Beste asteburu batez, agenda kulturala ostegunean hasiko da mota guztietako eta gustu guztietarako eskaintzekin. Ostegunean zirkuko ikuskizun bat izango da eta ostiralean Irungo agertokian “Los diagnósticos” taldearen estreinaldia izango da. Eskaintza osatzeko, larunbatean, “Bohemian Rhapsody” Freddie Mercuryren istorioari buruzko filma proiektatuko da.
Gonbidapenak Junkaleko plazatxoan bertan banatuko dira, ikuskizuna hasi baino 50 minutu lehenagotik aurrera. Sarrera erosi ondoren, esparruan sartu eta barruan itxaron ahal izango da gaitutako plazetan. Doan. Jardueretan pandemiari aurre egiteko segurtasun- eta higiene-neurriak beteko dira, besteak beste: edukiera murriztua eta maskara une oro jantzi beharra.
Junkaleko eszenatokia zirkuko pista bihurtuko da ostegun honetan
Abuztuaren 12an, 20: 00etan, Junkalaren plazatxoan, ZIRKO AKROBATIKOA. BERDINKI ZIRKUZ konpainiak “Mikra” ikuskizuna aurkeztuko du.
“Los diagnósticos” taldearen estreinaldia junkaleko plazatxoan
Abuztuaren 13ko arratsalde-gau parteko musika tokiko musika-talde batek ekarriko digu: Los Diagnósticos taldeak, hain zuzen. 20:00etatik aurrera joko du egile-musikako talde eklektiko honek, Junkaleko plazatxoan eta udako kultur agendaren barruan. Musika-estilo askotako abestiak jotzen dituzte (pop-a, rocka, funka, musika latinoa…). Julio Bravo taldeko liderrak konposatzen eta ekoizten ditu kantuak.
Hauexek dira taldeko kideak:
- Julio Bravo: Ahotsa, gitarra eta konpositorea
- June Bergés: Biolina, teklatua eta koruak
- Iván Sotelo: Baxua eta koruak
- Ander Saenz: Bateria
Udako zinema, Queen-en erritmoan
Kultura Arloak uda honetan Irunen aire zabaleko zinemarekin dugun hirugarren hitzorduaren berri eman du. Aurreko bietan, Aladdin eta El Rey León eman ziren, eta, hilaren 14an, larunbatarekin, 22:00etatik aurrera, Bohemian Rapsody (2018) emango da, Brian Singer-ena. Filmak Queen taldea eta beronen musika omentzen ditu, baita taldeko abeslari Freddie Mercury ere, zeina estereotipoei aurre eginda munduko showmanik kutunenetako bat bihurtu zen.
Sinopsia: Filmak irudikatzen du zer azkar igo zen taldea musikaren olinpora bere abesti ikonikoei eta bere soinu iraultzaileari esker, zer-nolako krisialdian murgildu zen Mercury-k bere bizimoduaren kontrola galdu zuenean eta zer bilera arrakastatsua egin zuen Live Aid jaialdiaren bezperan: jaialdi horretan, Mercury, bere bizia arriskuan jartzen zuen gaixotasun bat zuela, historiako rock kontzerturik bikainenetako baten buru jardun zen. Era berean, filmak islatzen du zer oinarri dituen taldearen ondareak: Queen-ek familia baten antza zuen, eta ameslarien eta musikazaleen inspirazio iturri da oraindik ere (iraupena: 134 minutu; hizkuntza: gaztelania).