Igande honetan, irailaren 17an, Girabiraren hirugarren jardunaldia egingo da. 12:30etik aurrera Soroxarta parkean familiek eskaintza zabal batez gozatzeko aukera izango dute: ipuin musikatuen kontzertu bat, haurrentzako tailerrak, etab. Jardunaldiaren ardatza haur literatura izango da.
Girabira ekimenaren bidez, Irungo familiei hiriko parkeez gozatzeko gonbita egiten zaie, jardunaldi tematikoak antolatuta. Jende guztiarentzako jardunaldia izango da, eta bertaratzen diren guztiek izango dute haur-literaturaz gozatzeko aukera, iganderako programatu diren askotariko jarduera erakargarrien bidez. Gainera, proiektuaren nortasuna indartzeko, parkera joateko asmoa duten familiei eskatzen zaie parkean bertan bazkaltzeko mantak eta piknika ekartzea.
Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kulturako ordezkariak adierazi duenez, “Udalak eta Txikis del Bidasoa taldeak berriz ere elkarrekin lanean jardun dugu haur literaturari eskainitako jardunaldi oso berezi bat aurkezteko”. Horrela, Kultura ordezkariak erantsi duenez etxeko txikinenek literaturaz eta irakurketaz gozatu ahalko dute antolatuko diren jolas eta jarduera original zein dibertigarrien bidez. Gainera, Kulturako ordezkariaren hitzetan, «ekimen hau hiriko berdeguneei etekina ateratzeko modu bat da, hiriko kultur eta aisialdi-jardueren agertoki izan daitezen».
Antolatutako ekintzak
Jardunaldia 12:30etan hasiko da «Letrekin Dantzan» ekintzarekin. Bertan Haizea Loira Matxiñenak kontzertu bat eskainiko du eta bost ipuin musikatu kontatuko ditu.13:30ean Piknik musikatua hasiko da, Fibrotiken eskutik. Arratsaldeko 14:30etik 16:30era haurrentzako tailerrak egingo dira Artean Espazioa, Jon Sáenz del Castillo eta Marte Laborategiaren eskutik. La Grande Illusionek berri liburutegi-ibiltaria antolatuko du ordu tarte berean.