Kultura arloak Girabira ekimenaren barruan ostiral honetan, irailak 2, Anaka auzoko Soroxarta parkean antolatzen ari diren programaren berri eman du. Girabiran familientzako jarduerak antolatzen dira hiriko parkeetan, eta denboraldi honetako bigarren saioa izango da ostiralekoa. Saio bakoitza gai baten inguruan antolatzen da. Abuztuaren 19an antzerkia izan zen protagonista; oraingoan, berriz, zirkua izango da jardueraren ardatza.
17:30etatik aurrera, familiek zirkuari buruzko 4 tailerretan parte hartu ahal izango dute, Armiarma Compagnie, Vol´ Arte Studio École de cirque eta Ziliportaka Elkarteen eskutik. Malabarismoa egiten ikasteko bi tailer egingo dira (parte-hartzaileen adinaren arabera banatuta), aireko akrobazien beste bat eta «jumping stilts» direlakoen beste bat (akuilu-makuiluen modalitatean). Parte-hartzaile bakoitza beraz arduratuko den heldu batekin etorri beharko da. Tailerretan parte hartzea librea izango da, eta parkean zehar banatuta egongo dira.
Tailerretan, Don Loopek bihurrikari saio bat eskainiko du, zirkuko zenbait emanaldirekin. Aukera bikaina tailerrak girotzeko edo familiarekin parkean merienda hartu bitartean ikusteko.
19:30etan Zirkozaurre konpainiak Vademekun izeneko ikuskizuna emango du. Haur eta familiei zuzendutakoa da, nagusiki, eta aparta da irakurketa sustatzeko, sormena eta irudimena sustatzeko tresna gisa.
Sinopsia
Tadeo pertsonaia bitxia da, eta biziki maite du irakurtzea. Bere liburutegi zaharrean ematen ditu orduak eta egunak, liburuz eta istorioz inguratuta eta, haiei esker, magiaz eta ilusioz beteriko mundu paraleloetara joaten da, eta bertan amesten eta ikasten du, eta errealitateari beste begi batzuekin begiratzen dio.
Iraupena: 45 min
Eta, Girabiran ohikoa den moduan, parte-hartzaileei parkera joateko eta tapaki eta oihaletan jarrita afari-merienda egiteko gonbita luzatzen zaie, musikaz lagunduta.