Hemen duzu 2022ko inauteriei buruz jakin beharreko informazio guztia

Aurtengo Inauterietako programako jarduera nagusiak bizitzeko prest da hiria. Zanpantzar atera ondoren (gaur arratsalderako aurreikusita dago), hurrengo geltokia Amaia KZ izango da, han aurkeztuko baitira konpartsak ostiralean. Eta larunbat eta igandean, desfile herrikoiak, eta baita landa-inauteriak eta Euskal-Herri Inauteria ere. Programa berriz itzuli da, iazko etenaldiaren ondoren.

Hona ordutegiak:

OTSAILAK 25 (OSTIRAL KAXKARRA)

20:00etan: AMAIA KZn, 2022ko INAUTERIETAKO KONPARTSEN AURKEZPENA. Sarrera gonbidapenarekin.

OTSAILAK 26 (INAUTE AURREA)

09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. ERAIKI DANTZA TALDEA Bidasoa eta Behobia auzoetan ibiliko da baserriz baserri.

09:30ean: BASERRI GIROKO INAUTERIA. IBARLA MEAKA DANTZA TALDEA Meakako baserrietan barrena ibiliko da.

10:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. TXORIMALOAK SOINU TALDEA Anakan barrena ibiliko da baserriz baserri.

12:05ean: Pio XII. Plazatik aterako da EUSKAL-HERRI INAUTERIA, eta Serapio Mugica, Juan Arana, Luis Mariano, Zabaltza plaza, Colon ibilibidea, Foru Karrika, Kale Nagusiatik igaro ondoren, San Juan plazan amaituko da. Kemen Dantza Taldeak antolatua da ekitaldi hau.

17:00etan: INAUTERIKO DESFILEA. Letxunborro hiribidetik irten eta Urdanibia plazara helduko da, ZANPANTZAR ETA KONPARTSAK lagun izango dituela.

20:30ean: San Juan plazako inguruetan MUSIKA ANIMAZIOA Elektro-Txaranga BURRUNBAren eskutik.

OTSAILAK 27 (ZALDUN INAUTEA)

8:30etan: Erdiguneko eta alde zaharreko kaleetan, Irungo Txistulari Taldearen DIANA BEREZIA Inauteriekin lotura duten doinu ezberdinak joaz.

09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. EGOIPAR MEAKA DANTZA TALDEA Meaka auzoan ibiliko da baserriz baserri.

09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. MEAKAKO ADIXKIDEAK DANTZA Taldea Arbesko plazatik irten eta Meaka auzoan barrena ibiliko da.

09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. KEMEN DANTZA TALDEA Olaberria auzoan ibiliko da baserriz baserri.

17:00etan: INAUTERIKO DESFILE HERRIKOIA. Letxunborro hiribidetik irten eta Urdanibia plazara helduko da, ZANPANTZAR ETA KONPARTSAK lagun izango dituela.

Trafikoari buruzko oharra
Udaltzaingoak jakinarazi du ezen, larunbateko eta igandeko desfileak direla eta, 16:15etik 20:00ak arte gutxi gorabehera, hiriko hainbat toki ukituta gertatuko direla honela:

16:15etik aurrera, Letxunborro hiribidean erreia moztuta egongo da Zubimuxurako noranzkoan, Anaka kalearekiko bidegurutzetik aurrera.

16:50etik aurrera, kale hauetarako sarrerak ukituta gertatuko dira: ANAKA – DONOSTIA – ZUBIMUXU – HONDARRIBIA – COLON IBILBIDEA- GIPUZKOA HIRIBIDEA – URDANIBIA PLAZA – SANTA ELENA – SAN MARTZIAL.

Desfilea igaro bitartean, bizilagunentzat sarrerak moztuta egongo dira Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaiz eta Cipriano Larrañaga kaleetan. Erdialdera (Aldapeta, Legia,…) Gipuzkoa hiribidetik eta Luis Marianotik sartuko da, kontrako norabidean.

Honela geratuko da erdialdeko parkingetara sartzea:

Colon parkinga: 16:50etik aurrera, Gipuzkoak hiribideko sarbiderako, trafikoa mozteko egongo diren agenteek Elizatxo hiribideko biribilgunetik sartzen utziko dute. Joaquin Gamónetik irten beharko da (kontrako norabidean), Aldapeta – Artaleku – Gipuzkoa hiribidea norabidean.

San Juango parkinga: San Juango sabideak erabat moztuta egongo dira. Prudencia Arbide kaletik sartu ahal izango da.

Aldaketa horiek guztiak pixkanaka bertan bera geratuko dira, desfilearen atzealdea igaro ahala eta oinezkoen segurtasuna bermatzen denean (20:00ak aldera). Bitartean, hobe da saihesbidea erabiltzea joan-etorrietarako.

Hiri barruko autobus-lineei dagokienez, hauek izango dira aldaketak:
Larunbatean:

Irunbus L1: Zaisa – Ospitalea

16:30etatik 20etara, ospitaleko norakoan: Osinbiribil biribilguneraino ohiko ibilbidea egingo da. Ondoren, autobusak norakoa aldatuko du eta Nafarroa hiribidetik jaitsiko da, eta GI-636 errepidetik joango da Letxunborro etorbideraino, eta gero ospitalera. Zaisako norakoan: Monte Aldabe kalera arte ohiko ibilbidea egingo da. Ondoren, GI-636 errepidetik Osinbiribileraino joango da Behobiarantz.

L2: San Juan – Katea – Txingudi

16:30etan Fermin Calbetonetik azken irteera. Ordu horretatik aurrera, Fermin Calbetonen geltokiaren ordez Elizatxo 11ko (Olibondoen biribilgunea) geltokian amaituko da ibilbidea.

L3: San Juan – Artia

16:30etatik 20:00etara, Oxinbiribil biribilguneko geltokian amaituko da ibilbidea.

Irunbus L4: San Juan – Antzaran – Olaberria

16:15etan Fermin Calbetonetik azken irteera. Ordu horretatik aurrera, Fermin Calbetonen geltokiaren ordez Elizatxo 11ko (Olibondoen biribilgunea) geltokian amaituko da ibilbidea.

Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.

Igandean:

Irunbus L1: Zaisa – Ospitalea

16:30etatik 20etara, ospitaleko norakoan: Oxinbiribil biribilguneraino ohiko ibilbidea egingo da. Ondoren, autobusak norakoa aldatuko du eta Nafarroa hiribidetik jaitsiko da, eta GI-636 errepidetik joango da Letxunborro etorbideraino, eta gero ospitalera. Zaisako norakoan: Monte Aldabe kalera arte ohiko ibilbidea egingo da. Ondoren, GI-636 errepidetik Osinbiribileraino joango da Behobiarantz.

L2: San Juan – Katea – Txingudi

16:00etan Fermin Calbetonetik azken irteera. Ordu horretatik aurrera, Fermin Calbetonen geltokiaren ordez Elizatxo 11ko (Olibondoen biribilgunea) geltokian amaituko da ibilbidea.

L3: San Juan – Artia

16:30etatik 20:00etara, Oxinbiribil biribilguneko geltokian amaituko da ibilbidea.

Irunbus L4: San Juan – Antzaran – Olaberria

16:15etan Fermin Calbetonetik azken irteera. Ordu horretatik aurrera, Fermin Calbetonen geltokiaren ordez Elizatxo 11ko (Olibondoen biribilgunea) geltokian amaituko da ibilbidea.

Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude