Yoga saio solidarioa, genero-indarkeriaren biktimei laguntza legala eta psikologikoa emateko

Gaurko Andreak elkarteak eta Sol de Lotok yoga klase solidario bat antolatu dute larunbat honetarako, irailaren 16rako. Sol de Loto estudioko Naiarak gidatutako klasea izango da eta Gaurko Andreak elkartearen egoitzan, Kale Nagusiaren 11. zenbakiko bigarren solairuan, egingo da, 17:30ean.

Ekintzan izen emateko Gaurko Andreak elkartearen Instagram kontura mezu bat bidali beharko da. Klaseak 4 euroko prezioa izango du eta Bildutako dirua genero-indarkeriaren biktimei laguntza legala eta psikologikoa emateko erabiliko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude