Gipuzkoako Diabetes Elkarteak Magia Gala Solidarioa antolatu du martxoaren 23rako. Galaren helburua elkartea laguntzeko dirua biltzea da, milaka pertsonei eragiten dien gaixotasun honi ikusgarritasuna emateaz gainera. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Helduentzako sarrerek 10 euro balio dituzte eta 12 urte arteko haurren sarrerek, berriz, 8 euro. Sarreren salmenta, internet bidez, Irungo turismo bulegoan edo antzokiko leihatilan emanaldiaren egunean bertan, emanaldia hasi baino egun bat lehenago sarrerak badaude.
Ezustekoz, ilusioz eta emozioz beteriko ekitaldi bat izango da, non magiak itxaropen, nork bere mugak gainditzea eta diabetesa duten pertsonentzako laguntza mezua helarazteko zubi izango den. Truko bakoitzak, keinuka bakoitzak eta txalo bakoitzak pertsona askoren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du. Ikuskizunean, María Arandiak, Twobascos, Ruben Bravo magoak eta Marsel Magoak parte hartuko dute.



