Bertako enpresen ekintzailetza satiruko da Irun Ekintzan sarien bitartez otsailaren 22an

Irungo Udaleko Hiri-bultzada, Ekonomia eta Ogasun arloak antolatuta, Irun Ekintzan sarien IX. edizioko sariak emateko ekitaldia prestatzen ari da. Sari banaketa otsailaren 22an izango da, ostegunean, 18:30etik aurrera, ekitaldiaren ohiko agertokia den Ficoban.

run Ekintzan sarien helburua da kultura berritzailea sustatzea eta hiriko enpresa-ehuna modernizatzea enpresaren esparru guztietan eta hiriko jarduera ekonomikoko sektore guztietan berrikuntza bultzatuz.

Ohi bezala, lau sari banatuko dira, lau kategoriatan: Berrikuntzaren Ohorezko Irun Ekintzan saria 20 langile baino gehiago dituen Irungo enpresari, sari hori, lehen esan bezala, aurten Bianditz SL enpresak jasoko du; Berrikuntzaren Irun Ekintzan saria 20 langile baino gutxiago dituen Irungo enpresarentzat, 4.000 eurokoa; Berrikuntzaren Irun Ekintzan saria Irungo zerbitzu-enpresarentzat, 4.000 eurokoa; eta Berrikuntzaren Irun Ekintzan saria ideia berritzailearentzat, 2.000 eurokoa.

Bianditz: Berrikuntzaren Ohorezko saria

Gainera, aurreko edizioetako dinamikari jarraituz, Hiri-bultzada eta Ekonomia eta Ogasun arloak 20 langiletik gorako enpresen artean Berrikuntzaren Ohorezko Irun Ekintzan Saria zeinek irabazi duen jakinarazi du: aurten, Bianditz SL enpresak jasoko du saria, enpresa horrek esku-tresnak fabrikatzen ditu.

Miguel Ángel Páez Ekonomia eta Ogasuneko ordezkariak adierazi duenez, “Gure enpresen talentua, berritzeko eta hazteko gaitasuna eta nazioartean duten lehiakortasuna agerian jartzen saiatzen gara, haien tokiko sustraiei eutsiz. Horren erakusgarri da Bianditz SL, Berrikuntzaren Ohorezko Irun Ekintzan sariaren irabazlea”.

2021ean HAZLAN enpresari eman zitzaion saria; 2022an, UVESCOri, eta aurreko edizioan, DINUY enpresari. Horrenbestez, gogorarazi nahi dugu Berrikuntzaren Ohorezko Irun Ekintzan sariak aintzatetsi egiten dituela berrikuntzaren alorra.

Bianditz SL

1965ean sortu zen, Irunen. Gaur egun, Arretxe Ugalde industrialdean dago. Eskuko tresnak, eta kautxurako moldeak eta trokelak fabrikatzen ditu, eta dekoletaje-piezak mekanizatzen ditu.  50 urtetik gorako esperientzia du, eta nazioartean ezaguna da. Gaur egun, 28 langile ditu.

Epaimahaia

Berrikuntzaren X. Irun Ekintzan sariak emango dituen epaimahaia berrikuntzaren alorrean esperientzia egiaztatua duten pertsona kualifikatuek osatuko dute.

Hona epaimahaiko kideen zerrenda: Amaia Fernández, BIC Gipuzkoako proiektuen zuzendaria, Jose Antonio Rodriguez, ADEGIko Ekintzailetza Foroko arduraduan, Uribarri Goikuria, Innobasqueko proiektuen arduraduna. Pierre Odriozola, Chez Sokoako lehendakariordea, Asun Ibañez, Donostia-Deusto Bussines School Campuseko dekanordea, Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa eta Ana Beraza, EHUko Gipuzkoako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanorde koordinatzailea.

Bestalde, gogorarazten dugu edozein herritar joan daitekeela sariak banatzeko ekitaldira. Galara joan nahi izanez gero, izena eman behar da aldez aurretik, 943 505 338 telefonora deituta edo helbide honetara mezu bat bidalita: irunon@irun.org.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude