Gaurtik, irailaren 1etik, aurrera obra zibileko lan batzuk hasiko dira Elizatxo hiribidean, Donostiarako galtzadaren ertzean, 28 eta 33 atarien artean. Lanak direla eta, itxita geratuko da galtzadaren ertzeko oinezkoentzako pasabidea eta Donostiarako norakoko erreia, obrak egiteko okupatu beharko baita.
Obrako semaforoa
Trafikoa antolatzeko, obrako semaforo pare bat jarriko da, irekita geratuko den erreitik norabide batean eta bestean doazen ibilgailuei txandaka pasatzen uzteko, bi fasetan (gorria eta horia). Eremuan dagoen semaforo finkoa itzalita geratuko da. Zebrabidea irekita mantenduko da, oinezkoentzat, eta haientzako ordezko ibilbide bat antolatuko da errepide ondoko etxeen atzeko aldetik.



