Igandean denboraldiko lehen Krosa ospatu zen: Zornotzako Krosa. Kros honekin Euskadiko kros liga berriari hasiera eman zaio. Bidasoa Altetiko Taldeak parte-hartze handia izan zuen, kategoria desberdinetako 10 atleta baino gehiagok parte hartu baitzuten. BATeko atletek bi hirugarren postu lortu zituzten, bai eta lehen 10 postuetan sailkatutako hainbat atleta.
Iker Ibarguen gizonezkoen 18 urtez azpikoan
Mutilen artean, Iker Ibarguenen izena nabarmendu behar da. Ikerrek hirugarren bukatu zuen gizonezkoen 18 urtez azpiko sailkapenean, 4.700 metroak 15:21 minututan eginda. Xabier Elortegi taldekideak 17. postuan bukatu zuen 17:03 minuturekin eta Adur Ugartemendiak 35º 19:44 minututan.
Izaskun Sanz, 7. postua 18 urtez azpiko nesketan
18 urtez azpiko neskei dagokienez, Izaskun Sanzek lortu zuen posturik onena, 7. postua, 19:29 minutuko denborarekin. Ondoren Lorea Cabezon izan zen, 10. postuan, 20 minutu eta 12 segundoko denborarekin. Irati Erro 12. sailkatu zen 20:39 minuturekin.
Hugo Vazquez eta Lukas Cabezon, 3. eta 4. hurrenez hurren
16 azpiko mutilen paper handia 2700 metroko lasterketan. Hugo Vazquezek hirugarren postua lortu zuen 8:50 minutuko denborarekin, Lukas Cabezon taldekidearen aurretik – 8:50 minutu ere bai –. Julen Mendoza ere lehen postuengatik borrokatu zen eta azkenean 6. postuan bukatu zuen 8:56 minutuko denborarekin.
Urko Ibarguen 11. izan zen 9 minutu eta 11 segundorekin eta Alai Cabello 13. 9:24 minuturekin. Atzerago sailkatu ziren Jon Casado 31 postuan 9:58 minuturekin eta Telmo Elortegi 34º 10:05 minuturekin.
20 urtez azpiko kategorian lehiatu zen Julen Casadok 14. postuan bukatu zuen 17 minutu eta 1 segundoko denborarekin.



