Gaur arratsaldean, otsailak 9, 19:00etan CBA Liburutegian, Yurre Ugartek dinamizatutako ‘Irakurle Txokoa‘ elkartuko da. Ekitaldia Carlos Blanco Aguinaga liburutegiko erabilera anitzeko aretoan egingo da.
Oraingo honetan, Goiatz Labandibar idazleak parte hartuko du bertan, “Amez” bere liburuaz hitz egiteko. Irakurle Txokoaren ateak zabalik egongo dira edonorentzat eta idazlearen hausnarketak ezagutzeko eta partekatzeko aukera bikaina izango da.
Era berean, CBA liburutegiaren webgunean Udal Liburutegian hilero antolatzen diren ekintza eta tailerren inguruko informazioa kontsultatu daiteke.