Artiako futbol zelaiak belar artifizial berria izango du

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du Obras y Pavimentos Especiales SA enpresari esleitzea Artiako futbol-zelaiko soropil artifiziala berritzeko kontratua, 374.288,09 euroko zenbatekoaren truke (BEZa barne). Lanak egiteko epea 3 hilabetekoa izango da.

Jarduketa nagusia futbol-zelaiaren soropil artifiziala berritzea izango da. Horretarako, egungo soropila kenduko da, eta Geodren + oinarri elastikoa + soropil artifiziala biltzen dituen sistema bat instalatuko da, 40 mm-koa. Soropila kendu ondoren, erratz-makina mekanikoarekin garbituko da oinarrizko geruza. Planimetria egiaztatuko da, eta hondoratutako eremuak konponduko dira. Jarraian, proiektatutako soropil-sistema berria ipiniko da.

Aulkien eremua ere desmuntatu eta prestatuko da, han ere soropil-sistema berria jartzeko. Horretarako, 15 cm-ko lodierako zolata bat instalatuko da egungoaren azpiko kota batean, polipropilenozko zuntzen bidez armatua. Gainera, zelaiaren perimetroko sareak ere berrituko dira, eta joko-zelaiaren muga diren hormak elementu bigunez babestuko dira. Era berean, Artiako zelaian ate eta aulki berriak instalatuko dira.

Azken urteotan Katean eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpenarekin, Galen berritutako zelaiei gaineratu behar zaie jarduketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude