Pasa den asteburuan Ur Bizitako denboraldiko 2. Euskadiko Kopa ospatu zen. Larunbatean Slalomekoa Santiagotarrak KEak antolatuta eta igandean modalitate berriko Kayak Crosseko txapelketa antolatu zuten Euskadiko hainbat kluben artean.
Larunbateko txapelketari dagokionez Santiagotarrak KEak 30 bat kirolarirekin parte-hartu zuen. Horietatik 17 domina lortu zituzten, urrezko 7, zilarrezko 2 eta brontzezko 8.
Emaitzarik deigarrienak Oier Diazek eta Izar Garciarenak lortutakoak izan ziren parte hartu zuten bi kategorietan, bai C1 eta baita K1an urrezko domina lortu zutelako. Podiumaren lehenengo postuetara ere Aitor Iriondo, K1 jubeniletan, Ander Diez, K1 beteranotan, Javi Arruabarrena, C1 jubeniletan, igo ziren. Zilarrezko dominak Unai Santacruz, K1 jubeniletan, eta Ainara Azanza, K1 jubeniletan, lortu zituzten. Eta brontzezkoak berriz Oier Amiano, K1 kadete, Javi Arruabarrena, K1 jubeniletan, Ekhi Diez, K1 Senior, Xabi Taberna, K1 beteranotan, Ainara Azanza, C1 jubenil, Oier Olaso, C1 kadete), Aitor Iriondo, C1 jubenileta, eta Mikel Ormazabal, C1 seniorretan zintzilikatu zituzten larunbatean.
Kayak Krossean berriz Santiagotarrak KEeko 16 kirolarik parte hartu zuten igandean eta 8 domina eraman zituzten etxera guztira, urrezko hiru Oier Diezek, Javi Arruabarrenak eta Klara Olazabalek, zilarrezko bi Oier Olaso eta Unai Santacruzek eskuratu zituztenak eta brontzezko beste hiru Oier Amianok, Telmo Oteguik eta Haritz Azanzak irabazitakoak. Emaitzarik esanguratsuena finaletako 16 postuetatik 11 Santiagotarrak KEak lortu zituela.