Irungo taldeak 18 domina lortu zituen guztira: urrezko 8, zilarrezko 3 eta brontzezko 7
Santiagotarrak klubaren ur bizien ataleko txikienek bigarren postua lortu zuten Ur Bizietako Piraguismoko Eskolarteko Jokoen bigarren proban, joan den larunbatean Ereñozun, Urumea ibaian. Guztira 23 parte-hartzaile aurkeztu ziren eta talde irundarrak 18 domina lortu zituen, 8 urrezkoak, 3 zilarrezkoak eta 7 brontzezkoak.
Aipatzekoa da Suhar Ursua eta June Amiano piraguistek K1, C1 eta C1 modalitateetan urrezko domina eskuratu zutela eta Manex Bereauk K1 eta C2 modalitateetan Gontzal Luciorekin batera. K1ean eta C1ean ere domina lortu zuen, baina kasu honetan zilarrezkoa K1ean eta brontzezkoa C1ean, María García infantilak. Urrea Ibai Erguin alebinak eta Josu del Pozok eta Gorka Martinek osatutako bikoteak C2 kategoriako haur mailan. Zilarra Markel Burguete izan zen C1ean eta Gorka Martin K1ean. Azkenik, brontzezko domina lortu zuten Unax Ursua alebinak eta Markel Burguete, Haizea Celaya eta Carla Grana haur mailakoek K1 mailan eta Ander Gomez, Maria Garcia eta Carla Graña C1ean.