Irungo Udalak, Udaltzaingoaren bitartez, jakinarazi du otsailaren 14an eta 15ean, larunbatean eta igandean, Inauterietako desfileak direla eta, hiriko hainbat gunetan aldaketak izango direla. Trafiko mozketak eta Irunbusen zerbitzuan izango diren aldaketak 16:15etik 20:00era luzatzea espero da.
Trafiko mozketak
16:15etik aurrera, Letxunborro etorbidea itxita egongo da Zubimuxuko biribilgunerako bidean, Anaka kalearekiko bidegurutzetik.
16:45etik aurrera Desfileak mozketak eragingo ditu Anaka, Donostia, Hondarribia, Colon pasealekua, Gipuzkoa etorbidea, San Martzial eta Prudencia Arbide kaleetan, eta, ondorioz, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaiz eta Cipriano Larrañaga kaleetarako sarbidea moztuta egongo da. Bestetik, hiri erdialdeko sarrera (Aldapeta, Legia, Artaleku… kaleak) Gipuzkoa etorbidetik eta Luis Mariano kaletik egingo da, ohiko noranzkoaren kontra. San Juan aldageltokirako sarbidea moztuta egongo da. Era berean, Txanaleta plazako ibilbide luzeko autobusen geralekua 20:00ak arte kenduko da eta San Juan plazako taxi geltokia bertan behera geratuko da.
José Ramón Agirretxerako sarbidea Gipuzkoa etorbidetik eta Luis Mariano kaletik egingo da, ohiko noranzkoaren kontra. Irteera Joaquín Gamón eta Pikoketa kaleetatik egingo da, Elizatxo etorbiderantz.
Aparkalekuei dagokienez, Colón pasealekua 16:45etik aurrera, Gipuzkoa etorbideko sarrera udaltzainek arautuko dute. Irteera Joaquín Gamón eta Pikoketa kaleetatik egingo da, Elizatxo etorbiderantz. San Juaneko aparkalekurako sarbidea eta irteera moztuta egongo dira San Juan plazan. Bestalde, Prudencia Arbidek ez die eragingo sarrera-irteerei. Mendibileko aparkalekua ez du murrizketarik izango.
Murrizketak kendu egingo dira desfilearen amaierak aurrera egin ahala eta betiere oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean (20:00erako aurreikusita dago, gutxi gorabehera); bitartean, saihesbidea joan-etorrietarako erabiltzea gomendatzen da. Udaltzaingoak herritarren laguntza eskertu du.
Irunbus zerbitzua
Halaber, Mugikortasun Jasangarriko arloak jakinarazi duenez hainbat aldaketa egongo dira Irunbus zerbitzuko linea desberdinetan:
- L1: Zaisa – Ospitalea:
Ospitalerantz 16:15ean (larunbata) eta 16:30ean (igandea) irten eta 20:00ak arte, gutxi gorabehera, autobusak Oxinbiribileko biribilguneraino iritsiko dira (geralekuan sartu gabe Dunboako anbulatorioko bidaiariak hartzeko geldituz), eta GI-636 errepidetik desbideratuko dira Letxunborro etorbidetik Ospitalera iristeko.
Zaisarantz 16:30etik 20:00ak arte, gutxi gorabehera, autobusak Monte Aldabera iritsiko dira, orduan buelta eman eta GI-636 saihesbiderantz abiatuko dira Oxinbiribil biribilguneraino (geralekura sartu gabe Nafarroa etorbideko 18 zenbakiko bidaiariak hartzeko geldituz) eta hortik aurrera Zaisa alderako ohiko ibilbidea berreskuratuko du.
- L2: San Juan – Ventas – Txungudi:
Fermin Calbetónen azken irteera 16:30ean (larunbata) 17:00etan (igandea). Ordu horretatik aurrera, gutxi gorabehera 20:00ak arte, goiburua Bidasoako LHIIren (Sindikala) parean dagoen eskola-geltokira eramango da.
- L3: San Juan – Artia:
Fermin Calbetónen azken irteera 16:30ean. Ordu horretatik aurrera, gutxi gorabehera 20:00ak arte, goiburua Nafarroa etorbideko 18 zenbakira aldatuko da.
- L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
Fermin Calbetónen azken irteera 16:15ean. Ordu horretatik aurrera, gutxi gorabehera 20:00ak arte, burua Olibondoen biribilguneko geltokira eramango da. Gainera, Anzaranerako zerbitzua kendu egingo da.



