Zaisa Txingudik Arratiako Zekorren kontrako finala jokatuko du larunbatean

Argazkia : Zaisa Txingudi eta Ekin eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeen arteko partida Plaiaundin ( Egilea: Fernando de la Hera)

Zaisa Txingudik Arratiako Zekorren kontrako finala jokatuko du. Helburua azkeneko partidetako sasoi ona mantentzea izango da. Goiko postuetara hurbiltzeko aukera aproposa dute bihar mugakoek.

Bizkaitarrak oso joko gogorra eta sendoa egiteagatik ezagunak dira eta etxean, bereziki, zaila izaten da haien aurka puntuak lortzen. Aurten lortu dituzten garaipenak etxean izan dira eta hori baliatu nahiko dute. Beste aldean, azkeneko 4 partidetan 3 garaipen eta berdinketa 1 lortu dituen Zaisa Txingudi egongo da, bere bolada ona mantentzeko lanean. Camarerok gidatutako taldeak faltan botako ditu Unai Cano, Ioritz Franco, Jenö Kocsis, Teo Arruti, Alejandro Lasa eta Odei Alonso. Lander Vielbaren parte-hartzea zalantzan dago.

Txingudi Errugbi Eskola martxan

Asteburu honetan ere klubeko txikienek partida hainbat partida jokatuko dituzte. 14 urte azpiko taldeak Rioja RC jasoko du larunbatean Plaiaundin 12:00etatik aurrera eta 10 urtez azpikoek eta 12 urtez azpikoek Ordizian jokatuko dute igande goizean 9:00etatik aurrera.

Emakumezkoen euskal selekzioetan

Helene Tristan, Zumendi Caro eta Gaia Morrisek Euskadiko 16 urte azpiko eta 19 urte azpiko selekzioetarako deialdia jaso dute, beste behin. Astelehenean Bilbon izango den entrenamenduan arituko dira Euskadiko taldeekin.

6 Nazioen Txapelketa, errugbi tabernan

Gaur Frantzia eta Irlandaren arteko partidarekin hasiko den 6 nazioen txapelketa Irungo Kale Nagusiko 11 zenbakian kokatuta dagoen Txingudi Rugby Tabernan jarraitu ahal izango da. Txapelketako partida guztiak zuzenean eskainiko dira bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude