
Larunbatean, otsailaren 7an, Santiagotarrak kirol elkarteko banku mugikorreko arraun taldeak Castrelo do Miño urtegiko (Ourense) distantzia luzeko Espainiako Zirkuituan parte hartu zuen, 5.500 metroko distantzian. Santiagotarrak klubaren koloreak defendatuz, 16 arraunlarik parte hartu zuten bertan 9 ontzitan. Emaitzarik azpimarragarriena Jone Laguardiak eta Leire Navaridasek lortutako brontzezko domina izan zen, emakumezkoen lemazainik gabeko bian.
Dominaz gainera, Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketak bestelako emaitzak utzi zituen. Anne Martin eta Irati Loyarte 4. izan ziren Emakumezko kadete mailako scull bikoitzean.Julen Beltran eta Xabier Payo bosgarren iritsi ziren gizonezkoen gazte lemazainik gabeko bian. Unai Arcelus eta Martin Gonzalez 9. izan ziren, kadete mailako gizonezko lemazainik gabeko bian. Juan Martinez eta Asier Yagüe 13. Postua lortu zuten kadete mutilen mailako lemazainik gabeko bian. Luken Solozabal eta Oier Emazabel 15. postuan iritsi ziren helmugara lemazainik gabeko mutil jubenilen bian.
Bakarka lehiatu zirne kirolarien artean, Maria Martinez 17.a izan zen emakumezko gazteen skiffean. Unai Martiarena, berriz, 17. Gizonezko kadeteen skiffean. Inhar Romano 29. Postuan iritsi zen helmugara gizonezko gazteen skiffean. Azkenik, Markel Irigoyen 48. Izan zen gizonezko gazteen skiffean.
Espainiako Erkidegoen arteko Txapelketa
Bestalde, asteburu berean, otsailaren 7an, arratsaldean eta igandean, otsailaren 8an, Espainiako Erkidegoen arteko Txapelketa jokatu zen Castrelo do Miño urtegian (Ourense), eta 10 domina lortu zituzten.
Txapelketa honetan kadete mailako Euskadiko selekzioarekin honako hauek nabarmendu ziren:
– Anne Martin eta Irati Loyarte bigarren kadete mailako emakumezkoen lau sculletan.
– Martin Gonzalez eta Unai Arcelus hirugarrenak zortzitan, kadete mailako gizonezko lemazainarekin. Unai Arcelus ere bigarren izan da gizonezkoen lemazainik gabeko lautan.
– Unai Martiarena bostgarrena gizonezkoen lau sculletan.
Eta Euskadiko gazteen selekzioarekin
– Jone Laguardia eta Leire Navaridas lehenak emakumezkoen lemazainik gabeko lautan eta bigarrenak zortzitan emakumezkoen lemazainarekin.
– Urko Puy bigarren zortzitan lemazainarekin.
– Inhar Romano seigarrena gizonezkoen lau sculletan.



