Cometé sareari irailaren 8an, 9an eta 10ean egingo zaion omenaldian parte hartzeko gonbidapena luzatu da

“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikar elkarteak Cometé sarea omentzeko egingo den omenaldiaren berri eman du. Omenaldia irailaren 8an, 9an eta 10ean egingo da. Omenaldian parte hartzeko izena eman nahi dutenek edo ekitaldiaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek Juan Calos Jimenez de Aberasturiri mezu bat bidal diezaiokete jcaberasturi@gmail.com helbie elektronikora idatziz.

Urtero, Red Comètek omenaldia antolatzen du 1941. eta 1945. urteen artean martxan izan zen izen bereko isilpeko erakundea gogoratzeko. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude