Recicla Birziklatuk eta Kayak Basque Country udarari ongietorria emateko ohiko bihurtu den zabor bilketa antolatu dute. “Zero zabor Bidasoa ibaian” ekintza ekainaren 15eko, igandeko, goizean zehar egingo da. Ontxistatik, Biriatutik, abiatuko dira. Zabor bilketa ibaiaren barnetik, Kayak eta sup-ak erabiliz, baina kanpotik, Bidasoa ibaiaren ertzetik.
Ekintza parte hartzeko plaza kopurua mugatua izango da. Horregatik, @recicla_birziklatu kontura mezu bat bidaliz lekua erreserbatzea beharrezkoa izango da.
Bilketa hasteko goizeko 9:00ean geratuko dira, Ontxistan, Biriatun. 9:50ean San Migueletik hasiko dira, ibaian bera bilketa egiteko. 12:30ak aldera Ontxistara iritsiko dira berriro, jaitsierari amaiera eman eta garbiketa amaitzeko. 12:45ean parte hartzaileek lunch batez gozatzeko aukera izango dute indarrak berreskuratzeko eta ekintza eguerdiko 13:45ean amaituko da.



