Recicla Birziklatu elkarteak eta 7 udalek lankidetzan “Bidasoa Ibaia Garbi” jarduera antolatu dute

Jarduera, Bidasoa Ibaiatik zein lehorretik hondakinak biltzean datza, Lesakatik, Beratik, Urruñatik, Biriatutik, Hendaiatik, Irundik, Hondarribira arte. Eta ekintzaren formatoak Elkartearen filosofiarekin jarraituko luke, orain arte egin dugun moduan. “Era positibo eta atseginean sentsibilizatzea, helduei eta gazteei ingurune naturalez gozatzea, kirola eginez hondakinak biltzen diren bitartean”.

Ur inguruneko garbiketa ekimen honetan parte hartzeko prest dauden enpresek emandako materialarekin egingo da. Esaterako, Kayakak, piraguak, paddle surf taulak edo baita surf taulak ere. Ibaitik jaisteko eta aldi berean zaborra kentzeko euskarri egokienak direla uste dugulako. Enpresek emango duten materiala mugatua izango da, eta boluntarioei beraiena ekartzeko aukera emango diegu.

Lurreko garbiketa bide-gorritik eta pasealekuetatik egingo da eta boluntarioek garbiketa oinez, edo eta bizikletaz, egin ahal izango dute.

Ibaitik ateratako hondakin guztiak ikusgai jarriko dira, herritarrengan ikusmen inpaktua sortzeko helburuarekin.

Udal bakoitzari garbitu beharreko ibaiaren zati bat esleitu zaio, beraz, boluntarioek euren bizilekuan jardun beharko dute.

Horregatik, mugaren bi aldeetan Bidasoa ibaiarekin muga egiten duten 7 udalerriengana zuzendu gara; Lesaka, Bera de Bidasoa, Biriatou, Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribia. Bidasoa ibaiaren garbiketa globala antolatzeko 2022ko ekainaren 18an.

Gure Elkartearen jarduketa-esparrua Bidasoa Eskualdea dela kontuan hartuta, gure laguntza eman genezake Plaiaundiko Padurak, Bidasoa Ibai Uharteak eta haien ibilgua berreskuratzeko, hondakinen metaketa nabaria den inguruneak giza ekintzen ondorioz.

Bat egin behar dugu, zaborrak mugak ulertzen ez dituela erakusteko, eta gure hizkuntza edo nazionalitatea edozein dela ere, denok norabide berean egin behar dugu arraun gure Natura Ondarea zaintzeko. Uste dugu haren berreskurapena eta kontserbazioa garrantzia dutela eta ezin dugu denbora gehiago igaro ezer egin gabe.

Jarduera hau boluntarioen laguntzari eta hauen lankidetzari esker burutuko da:

• GUIPUZKOAKO ALDUNDIA / GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

• UDALAK. : LESAKA, BERA DE BIDASOA, URRUGNE, BIRIATOU, HENDAIA, IRUN ETA HONDARRIBIA.

• TXINGUDI (TXINZER), URA (URAREN EUSKAL AGENTZIA), BIL TA GARBI, CPIE (EUSKAL ITSAS BAZTERRA), HIRIGUNE ELKARGOA ZERBITZUAK.

• KAYAK EUSKAL HERRIA, ALAIA SURF ELKARTEA, TRIBORD HENDAYA, CENTRAL SURF, LEHENA ECOLE DE SURF, SANTIAGOTARRAK, HONDARRIB ARRAUN ELKARTEA.

• BIOTERRA – FICOBA, ALKAIN, BIDASSOA BASQUE BREWERY, MUCHA KOMBUCHA, RECYCL’ARTE, SURFLOGIC, OCEAN INITIATIVES SURFRIDER, MAZEDONIA ELKARTEA, IRRISARRI, ASKORA CATERING.

Garbiketara joan nahi duten boluntarioek, urez edo oinez, izena eman beharko dute:

1. Instagram : @recicla_birziklatu
2. recicla.birziklatu@gmail.com
3. Bioterra-n ekainaren 3/4/5ean.
4. Jardueraren aurreko astean ere, udalerri bakoitzeko udaletxeetan.
Hendaian : “Maison de la Corniche Basque”

Garbiketa jarduera 08:30/09:00etan hasiko da eta 12:00etan amaituko da.
Boluntario bakoitzak bere bizilekuko garbiketara joan behar du.

Azken piknika 12:30etan Irun eta Hendaia arteko Mugako oinezkoentzako zubian izango da.

Hondakinen Erakusketa: 1. Irun: Oinezkoentzako zubia
2. Hendaia: Oinezkoentzako zubia, gaur egun itxita. (Hendaia aldean)

● Bilketa egunean boluntarioen elkargune eta ordua:

IRUN: Boluntarioak uretik: 07h30tan…Santiagotarrak Arraun Elkartean.

Boluntarioak oinez: 09:00tan …Santiagotarrak Arraun Elkartean eta Bidasoako
Guardia Etxea (Behobia nazioarteko zubiaren ondoan).

HONDARRIBIA: Boluntarioak oinez eta uretik: 09:00tan…1. Hondarribia Arraun Elkartea – Beteranoen portua.
09:0tan…2. Nautika Aldatz

HENDAIA: Boluntarioak oinez: 09:30… 1. Badiako hondartza – Zentro Nautikoaren ondoan.
2. Kanetako portua
3. Egurrezko pasabidearen hasiera (Joncaux eremua)
4. Joncaux Frontoia (Behobiako zubiaren ondoan)

Boluntarioak uretan: 09h00… 1. Tribord
2. Badiako hondartzan- Zentro Nautikoaren ondoan.
3. Canetako portua
4. Egurrezko pasabidearen hasiera , Errotazilio kalea (Joncaux eremua)

BIRATOU /URRUGNE: 08h30….Boluntarioak oinez: Ontxista (Biriatuko pik nik gunea)
08h30….Boluntarioak urez: Ontxista (Biriatuko pik nik gunea)

LESAKA/ BERA DE BIDASOA: 09h00… Boluntarioak oinez: San Martin ur presa zaharra
(Industrialdean)

09h00… Boluntarioak urez: Txarandaka

Egiten dugun garbiketarekin ekonomia zirkular baterako oinarrizko 3 baldintzak lantzen ditugu, hau da, hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena.

IZAN GAITEZEN ALDAKETAREN PARTE.

RECICLA BIRZIKLATU ELKARTEAK 2030ERAKO GARAPEN JASANGARRIAREN HELBURUETAN LAGUNDU NAHI DU JARDUERA HONEKIN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude