Euriteen ondorioz Bidasoa ibaiak gainezka egin du

Azken orduetan botatako euri ugari eta etengabeen ondorioz, Bidasoa ibaiak gainezka egin du. Momentu hauetan Irungo Behobia auzoko hainbat kaleetara ura iritsi da eta hiru errepide gutxienez moztuta daude. Gainera, L1 autobusaren zerbitzuan eragina izaten ari da.

Atzo arratsaldean, egoera zailtzen ari zela ikusita, udalak Larrialdi Planaren Jarraipen Mahaia biltzea erabaki zuen, jarduerak koordinatu eta aurreikusteko. José Antonio Santano Irungo alkateak atzo arratsaldeko 14:30ak aldera Twitterren adierazi zuenez, “oraingoz, gure eremuan arriskurik ez dagoela baieztatu digute, baina euria etengabe ari du eta alerta aktibatuta dago oraindik”. Alkateak iragarri bezala, udal-zerbitzuak bilakaeraren zain egongo ziren.

Arratsaldeko 19:15etarako lehen uholdeak gertatu ziren Jaizubia auzoan. Txingudi Ikastola zeharkatzen duen ubideak gainezka egin eta inguruak urez bete ziren.

Gaua iristearekin batera, egoerak okerrera egin zuen. Behobia auzoan, ibaiaren ertzean uholdeen aurkako uhateak jarri ziren, uholdeen aurkako protokoloa jarraituz eta bizilagunei ibaitik hurbil dauden zonaldeetatik kotxeak ateratzea eskatu zitzaien.

Uhateek, ordea, ez dute Bidasoa ibaia gelditzea lortu eta gaur goizeko 6:30etarako auzoan ura sartu da jada. Cristina Laborda Udaltzaingoa eta Bizikidetzako ordezkariak azaldu duenez, Babes Zibileko eta Udaltzaingoko agenteak lanean ari dira bertan eta haien gomendioak jarraitzeaz gainera, kontu handiz ibili behar da bertan. Izan ere, ibaia Maria Juncal Labandibar kaleko uhateak gainditzea lortu du.

Esaterako, Suhiltzaileak eta udaltzainak Urjauzi kalean lanean, hainbat etxetan uholdeak izan direlako. Ibaiak gora egin ostean Behobiako hainbat kale moztu dira dagoeneko: Moztuta dago  Alcaldía de Sacas Mendipe inguruan, Junkal Labandibar, auzoaren erdialdean eta Zaisa 1 aparkalekuan arazoak daude.

Egoera aldakorra denez, Irungo Udalaren sare sozial eta ohiko komunikazio kanalen bitartez zabaltzen ari diren abisuei eta aldaketei adi egotea eskatzen da. Gainera, hiritarrei tentuz jokatzea eskatzen zaie.

Autobus zerbitzuan

AUIF Irunbus autobus zerbitzutik jakinarazi denez, Mendipe Behobia inguruan izandako mozketaren ondorioz, Irunbus L1eko ibilbidea aldatu da, eta Dario Regoyos kaleko geralekuak bertan behera utzi dira. Ospitalea-Zaisa ibilbidea, GI-636 errepidetik joango da beste abisu bat eman arte. Oraindik aldaketa gehiago gertatu daitezkeela uste da, beraz, adi egon autobus zerbitzuak sare sozialen bitartez emandako oharrei.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude