Gabonetan hiriko erakusleihoak ipuinez jantziko dira

“Irun, zure Gabonetako hiriburua” kanpainaren barruan, proposamen berritzaile bat dugu merkatarientzat, «Ipuinetako erakusleihoak» izenekoa. Gaur abiatuko da. “Ipuinetako erakusleihoak” ekimenaren bidez, Irungo hamar dendek oso erakusleiho bereziak erakutsiko dituzte abenduaren 9tik urtarrilaren 9ra arte.

QR kode baten bidez, edozein pertsonak bere gailu mugikorrarekin kaletik aktibatu ahal izango du establezimenduaren barrualdean dagoen mekanismo robotizatu bat. Euskarazko eta gaztelaniazko off-eko ahots batek mugimendu-joko bat azalduko du erakusleihoan, herritarren arreta erakartzeko.

Ekintzaren esparruan, dagoeneko egiten ari dira hainbat prestakuntza-saio; eta erakusleihoa jartzeko, parte hartzen duten 10 saltokiek Mario Echeverria prestatzaile irundarraren eta bertako Irun Robotics elkartearen laguntza izango dute. Honako denda hauek dira izena eman dutenak: Ttipi store, Muebles Bidasoa, Chocolates Irun, Tartufa, Minka, Federopticos Uranzu, Bost Woman, Pasitos calzado infantil, Ikhor boutique eta Fonseca.

Ekimenaren izenburua “Ipuinetako erakusleihoak” da, eta establezimendu bakoitzean Tom Sawyer-en abenturak izango dira lotura-gaia, Mark Twain idazle estatubatuarraren lan ezaguna. Tom Sawyer-en abenturak, Edelvives editorialarena, ipuinaren 10 eszena ikustera emango dira, Antonio Lorente-ren ilustrazioekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude