Teknologien erabilera egokia bultzatu nahian, gurasoei zuzendutako hitzaldi irekia antolatu du Alaikiro guraso elkarteak. Hitzaldia bihar, abenduaren 4an izango da, arratsaldeko 18:30ean Arbesko eskolan. Hitzaldian haur eta gazteei interneterako sarbidea duten gailuak ematea aztertuko da, baita ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea edota helduak eta seme alabak erabilera egokian trebatzea, besteak beste. Mikel Cerezok “Helduak, teknologia eta seme-alabak” hitzaldia emango du.
Altxa Burua
Irunen Altxa Burua taldea sortu nahian dabiltza haur eta gazteek mugikorraz egiten duten erabileraz arduratuta dauden Irungo hainbat eskoletako gurasoak. Atzo Altxa Burua Taldeak Hezkuntza sailari eskatu zion dekretu bidez ikastetxeetan eta eskoletan sakelakoen erabilera debekatzeko. Neurri honen bitartez espazio hau telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtu nahi dira. Horretarako, 20.000 sinadura aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean.