Toki Alai ikastetxeko Alaikiro guraso elkarteak Familia Lilatoia prestatu du martxoaren 10erako

Toki Alai ikastetxeko Alaikiro guraso elkarteak Familia Lilatoia antolatu du martxoaren 10erako, iganderako.  Lilatoi txikia Irungo kaleetan barrena egingo da eta Irungo herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Goizeko 10:30etan hasiko da proba Zabaltza plazan eta edonorentzako irisgarria izango den ibilbidea izango du, 700 metro ingurukoa.

Donostian egiten den Lilatoiaren eredu arrakastatsua jarraituz, Alaikiro guraso elkarteak emakumeek kirolean duten ikusgarritasuna hedatu nahi du familientzako lasterketa honekin. Horrela, kirolaren onurak goraipatzea gain, emakumeen parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dute, elkartetik adierazi dutenez, “kirola ere badelako emakumeek okupatu beharreko plaza bat”. Horregatik, bereziki familietako emakumeei zuzendutako lasterketa izango da: “Haurren amak, izebak tutore zein lagunek  gure txikiekin lasterketan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu”.

Familia Lilatoia, martxoaren 10ean, igandean, izango da. Lasterketa goizeko 10:30ean Zabaltza plazatik irtengo da. Lasterketa amaitzerakoan hamaiketako osasungarriaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Era berean, parte-hartzaileei morez jantzita etortzea eskatu diete, emakumeen eskubideen aldeko aldarria guztion artean berdintasunean oinarritutako ekimenean egingo baita. Era berean, antolatzaileek ibilbidearen irisgarritasuna nabarmendu dute. Izan ere, 700 metro inguru izango baitira, beraz, edonork parte hartu ahal izango du lasterketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude