Denboraldiaurrea martxan da Mariño Real Unión taldeko neskentzat. Izan ere, gaur arratsaldeko 19:30etatik aurrera Realeko nesken aurkako lagunarteko partidua jokatuko dute Stadium Galen. Denboraldiko lehen hitzordua izango denez, partidua hasi aurretik taldearen aurkezpen ekitaldia egingo da ere.
Mariño Real Unión taldeko neskek 2023-2024 denboraldian Ohorezko Erregional mailan jokatu zuten. Ligako txapeldunak izan ostean, mailaz igotzea lortu zuten eta aurtengo denboraldian, 2024-2025, Euskal Ligan jokatuko dute.
Jarraian aurkituko duzun bideoan aurreko denboraldiaren amaieran egin zitzaien elkarrizketa ikusi ahalko duzu: