Stadium Gal inguruko oinezkoen bideak eta argiztapena hobetzeko kontratazioa onartu da

Gal estadio inguruko oinezkoen bideak eta argiztapena hobetzeko kontratazioa onartzu du Tokiko Gobernu Batzarrak, 172.638,11 euroko gehieneko aurrekontuarekin (BEZa barne).  Jarduketaren muina espaloiak hobetzea izango da. Horretarako, zabaldu egingo dira, estuegiak diren puntuetan, zoladurarik gabeko zatietan zoladura jarriko da eta espaloi berriak eraikiko dira egun oinezkoentzako ibilbide osatu gabeak dituzten eremuetan.Ekimen honek auzotarrek egindako eskaerei erantzuten die.

Horrez gain, oinezkoen ibilbideetako argiztapena hobetuko da, eta konponketak egingo dira estadioaren perimetroko urbanizazioan. Eraikita dauden oinezkoentzako ibilbideetan eta egingo diren berrietan hobetuko da argiztapena.

Horretarako, estadioaren ekialdeko espaloian argi-puntu gehiago instalatuko dira, eremu horretako espaloi zabaldua argiztatzeko, harik eta guztiz argiztatua geratu arte estadioaren ekialdeko alde hori eta kanal ondoko bidegorria lotzen dituen ibilbidea.Gainera, argi-puntu berriak jarriko dira estadioa eta Iparralde hiribidea lotuko dituen espaloi berrian, eta Kostorbealde kaleko eta Gal estadioaren hegoaldeko argiztapena hobetuko da. Bestalde, argi-puntu berri batzuk instalatuko dira estadioko mendebaldeko ibilgailuentzako sarbidean, zona horretan eraikiko den hormigoizko espaloia hobeto argiztatzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude