Sargia eta Pio XIIko karpek Gabonetarako plan mordoa proposatuko dituzte haur, gaztee eta helduentzat

Data garrantzitsuak hurbildu ahala, Irungo eguberrietako programa zabala xehatzen ari da. Hiri Bultzadako ordezkariak eta jardunean dagoen alkatea, Miguel Ángel Páezek eta Gazteriako ordezkariak, Nuria Alzagak,  aurkeztu dute Sargian eta Pio XII plazan kokatuta egongo diren jarduera ugariko bi karpa horietan eskainiko den aisialdiko programa. Eguberrietan entretenimendurako bi gune izango dira, Gabonetako kanpainaren topaguneetako bat,  beti plan on bat izango baita bertan.

Zehazki, Pio XII plazako karpa da aurtengo nobedade nagusia. Gazte eta helduei zuzendutako hamaika jarduera eskainiko da. Miguel Ángel Páezek azpimarratu du “ekimen berri honek aukera bikaina eskaintzen duela merkataritza irundarraren eta herritarren arteko harremanak estutzeko”. Hiriko elkarte sarearekin batera antolatutako karpa hauetan egingo diren jarduerek gune komertzialak dinamizatzea dute helburu, horrela, herritarrek Irungo saltokiak aukeratu ditzaten erosketak egiteko.

Nuria Alzaga, Gazteriako ordezkariaren hitzetan, Gabonetan gazteak erakarriko dituen programazio bat prestatu nahi izan dute. “Garrantzitsua iruditzen zitzaigun lagunekin elkartzeko toki bat eskaini eta ondo pasatzeko tarte bat izan zezatela haiek eskatu ohi dituzten jarduerekin, izan ere Gabonak mundu guztiak gozatzeko dira.

Pio XII gune berria

Pio XII karpa abenduaren 26an irekiko da eta urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik. Programazio zabala eskainiko du eta 12 urtetik gorako publikoari zuzendutako jarduerak egongo dira.  Zehazki, abenduaren 26tik 29ra Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatutako jarduerak eskainiko dira Pio XII karpan.

  • Abenduaren 26an, asteartea. 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:00era:

Pio XII karpan gaming eta errealitate birtualeko gune bat jarriko da. Play Stationak, Nintendoak, gidatzeko eta dantzatzeko simulagailuak, bideojokoen lehiaketa eta beste jarduera piloa  egongo da.

  • Abenduaren 27an, asteazkean

10:30etik 13:30era. Eguberri hauetarako opariak fabrikatzeko sormen-tailerrak. Askatu zure irudimena eta sortu zure liburuxka, tote-bag, larruzko diruzorroa edo xaboi propioa.

16:30etik 19:00era   Oreka, slackline eta akrobazia tailerra: zirku munduko diziplina batzuk ezagutu zoru eta aireko akrobazien bitartez, zurezko taula, trikimako eta abarrekin oreka landuz… baita slackline ere!

  • Abenduaren 28an

10:30-13:30    Zure liburuxka, poltsa, diruzorroa… fabrikatzeko sormen-tailerretan parte hartzeko beste aukera bat egongo da.

16:30-19:00  Airekoen, akrobazia eta malabaren tailerra: ‘1, 2, 3, Zirko!’: murgildu zirkuaren munduan eta praktikatu akrobaziak, malabarak diabolo edo txinatar platerekin eta hasi trapezio eta oihalen bitartez aireko mugimenduetan.

  • Abenduaren 29an

 17:00-19:00   Urban date: DJ saioa, beatbox eta dantza.

Abenduaren 30etik aurrera helduen txanda izango da.

  • Abenduaren 30ean

12:00 Gabonetako lore-zentroak egiteko tailerra. Nia Floral Art. Gonbidapenak Turismo bulegoan jaso behar dira.

17:00 Txokolatea birdeskubritzen Yon Gallardo eta Xabier Urizarrekin.

  • Urtarrilaren 2an

10:30etik 13:30era   Erromatar garaiko jantzigintza eta zeramika tailerra. Legio V elkartea.

19:00  Bakarrizketak karpan. Juntos y revueltos. Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalde.

  • Urtarrilakren 3an

11:30etik 13:00etara  Ikasi zure oparia biltzen Mariorekin. Parte hartzaile bakoitzak bere opariak eraman ahal izango ditu eta han bertan bildu.

19:00 Bakarrizketak karpan. Amaya Quirogak eta Patxi Perezek “Los tres pies del gato” izeneko saioa taularatuko dute.

  • Urtarrilaren 4an

11:30etik 13:00etara  Ikasi zure oparia biltzen Mariorekin. Parte hartzaile bakoitzak bere opariak eraman ahal izango ditu eta han bertan bildu.

19:00 Karpan bakarrizketen arratsaldea ZtandaP izenburupean, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik.

Sargia parkea, haurrentzako gune nagusia

Sargia parkea izango da txikienentzat dibertitzeko gune nagusia. Patinaje pista bat, tirolina eta ludoteka egongo dira eta haurrentzako aisialdiko proposamenak eskainiko ditu nagusiki. Abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra zabalik egongo da 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Baina egunaren arabera, goizez edo arratsaldez soilik egon daiteke zabalik, edo goiz eta arratsaldez.

Abenduaren 21ean eta 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da.

Gurasoek beren seme-alabak ludotekan utzi ahal izango dituzte unean bertan inskripzioa egin ondoren, haurraren izena, arduradunaren izena eta telefono zenbakia emanda.

Ludoteka zerbitzu honetan gune desberdinak egongo dira haurrak dinamizatzaileekin egon ahal izan daitezen. Haiek lagunduko diete jarduera desberdinetan, adibidez, marrazki tailerrean, mahai-jokoen tailerrean eta eraikuntza/psikomotrizitateko jolasen beste gune batean.

Ludoteka zerbitzuaz gain, Sargia parkeko karpan arratsaldeetarako planifikatu diren jarduera berezi batzuk nabarmentzen dira:

  • Abenduaren 16an,  18:00etan Diskodantza
  • Abenduaren 18an,  17:30ean Gabonetako apaingarriak sortzeko tailerra
  • Abenduaren 23an 17:00etik 20:00etara Jolasa pantailarik gabe
  • Abenduaren 26an  17:30ean Zure pertsonaia faboritoa sortzeko tailerra.
  • Abenduaren 28an  17:30ean Ipuin kontalaria
  • Abenduaren 30ean  18:30 Baso fantastikoa
  • Urtarrilaren 4an17:30ean Sormen-tailerra: zure jostailu propioa sortu

Ikusi Irungo Gabonetako spot-a hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude