Behobia-Donostiak eta Super Amara BATek, 50/50/25 proiektuari laguntzeko ekintza gisa, Biziki proiektua jarri dute abian, 14 urtetik gorakoentzako talde mistoko entrenamendu zerbitzua eskaintzeko helburuarekin. Proiektuaren barruan Gipuzkoako hainbat tokitan maila guztietako entrenamenduak eskainiko dira, bereziki emakumeetan zentratuz. Entrenamenduak tituludun entrenatzaileek gidatuko dituzte uneoro.
Taldean entrenatzea joera bihurtu da, bai kirolean hasiberrientzat eta esperientziadunentzat, asko baitira batera entrenatzean lortzen diren onurak. Ez da hain ohikoa entrenamenduei kale egitea, pertsonak konstanteagoak baitira horrela. Adiskidetasuna sustatzen da, elkarri lagunduz eta animatuz. Harreman sozial berriak sortzen dira. Merkeagoa da, taldeko jarduera baita.
Entrenamendu hauetan gorputza indartzea, errendimendu fisikoa hobetzea, running-ean hasteko entrenamenduak, lesioen prebentzioa, lasterketa-teknika, koordinazio-ariketak, etab. landuko dira, taldean landuko diren beste ildo askoren artean.
Parte-hartzaileek jardueraren kamiseta pertsonalizatua jasoko dute. Gainera, hilero egonaldiak egingo dira beste talde batzuekin, kirolari eta ongizateari buruzko hitzaldiak hiru hilean behin, sinesgarritasun handiko hizlariekin.
Jarduera honetan parte hartzeko Donostian, Irunen, Errenterian eta Pasai Donibanen jada martxan jarritako taldeetan izena eman daiteke. Era berean,Gipuzkoako beste herri batzuetan talde berriak martxan jartzeko lanean ari dira.
Informazioa gehiago nahi izanez gero, Bidasoa Atletiko Taldearen edo Behobia-Donostia lasterketaren webguneak kontsultatu daitezke.