Ostiralean Gazte Bono Kulturala ateratzeko laguntza emango da Martindozenean Gaztelekuan

Ostiral honetan, irailaren 22an, Gazte Bono Kulturala ateratzeko laguntza emango da Martindozenea gaztelekuaren 15 eta 18 urte arteko gazteentzako espazioan. Horrela, 2005an jaiotako gazteei Gobernuak aurten ateratako bono kulturala eskuratzen lagunduko zaie. Laguntza zerbitzua arratsaldeko 18:00etatik aurrera eskainiko da.

Igazte zerbitzuak emango du laguntza, Konekta zerbitzuaren lankidetzarekin. Gazte Bono Kulturala eskatzeko gazteek Bakq kodea aktibatua izan beharko dute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude