Martindozenea Gaztelekuak eta Konekta zerbitzuak udarari ongi etorria emateko festa egingo dute larunbatean

Martindozenea Gaztelekuak eta Konekta zerbitzuak indarrak batu dituzte larunbatean, ekainaren17an, udarari ongi etorria emateko festa egiteko. Horrela, “Kaixo udara fest” antolatu dute horretarako eta larunbat honetan arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara hainbat ekintza eta sopresa egongo dira.

12 eta 17 urte arteko gazteei zuzendutako festa izango da. Konekta zerbitzuko eta Martindozenea Gaztelekuko arduradunek adin horretako  gazte guztia animatzen dituzte larunbatean Martindozenea Gaztelekutik pasatzera, bertan ekintza eta sorpresa izango baitira. Hauek dira festa ospatzeko antolatu diren ekintzak: photocall-a, zankoak, musika, txapak eta lienzo koopertaiboa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude