Ostegunetik aurrera Pierre Loti pasabidea 6 astez itxiko da argiztapena instalatzeko lanak egiteko

Irungo Udaleko Hiri Garapeneko arloak jakinarazten duenez, datorren ostegunean, urriaren 16an, hasiko dira Pierre Loti pasabidea argiztatzeko instalazio elektrikoaren lanak. Guztira, 70 argi jarriko dira pasabidea argiztatzeko. Lanak 70 argi jartzeari esker. Ondorioz, pasealekua 6 astez itxiko da lanak egin bitartean Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak jakinarazi duenez.

Oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide honek Txingudiko Badiaren bidez Santiago auzoa eta Plaiaundi lotzen ditu.Pasealekuak 1,2 kilometro ditu guztira, eta batez besteko zabalera 3,5 metrokoa da. Nazioarteko zubiak gurutzatzeko, % 6 eta % 3 arteko malda leuneko pantalan bat definitu da, lehendik dagoen urbanizazio-kotarekin konektatu arte. Argiztapen lanei esker, nabarmen hobetuko da pasealeku osoko ikuspena eguneko argirik gabeko orduetan.

Lan hori “Txingudiko badiaren inguruko naturguneen konektibitatea hobetzeko eta leheneratzeko gidaplanaren” esparruan sartzen da. Plan horrek, ingurumen-ikuspegia inola ere ahaztu gabe, estuarioaren inguruan Hendaia, Irun eta Hondarribiaren arteko hiri- eta bizikleta-konektibitatea sustatzeko erakunde arteko hitzarmena jasotzen du. Mugaz gaindiko lotura bat da, eta Bidasoaren bi aldeak lotzea du helburu.

Txingudiko badiaren

Bidasoa ibaiaren estuarioan dagoen 95.000 biztanleko konurbazio baten bihotzean gauzatu da jarduera. Hendaia, Irun eta Hondarribia daude konurbazio horretan, eta, gainera, azpiegitura handiak daude inguruan.

Txingudiko Badiaren inguruak Hondarribiko Jaizubiako, Plaiaundiko, Bidasoko Irletako eta Irungo Bidasoaren ertzetako eremuak hartzen ditu, eta Europako Natura 2000 Sarearen barruan KBE Eremua (Kontserbazio Bereziko Eremua) eta HBBE Eremua (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua) izendatu dute. Ramsar Hitzarmenaren arabera, Nazioarteko Garrantzia duen Hezegunea ere bada.

Horregatik guztiagatik, ingurumen-kalitate handiko ingurunea da, bertan dauden habitat naturalengatik eta horietan dauden flora- eta fauna-espezieengatik. Beraz, ibilbide berriaren proiektua balio ekologiko handiko eremu batean egin da, natura-ondarea ahalik eta gehien errespetatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude