Ekoetxea Txingudiko aparkalekua itxita egongo da 3 hilabetez

Argazkia: Ekoetxea Txingudiko aparkalekua itxita. (Iturria: Ekoetxea Txingudi).

Ekoetxea Txingudiko aparkalekua itxita dago atzotik, urtarrilaren 8tik. Parkinga hiru hilabetez itxita egongo da ingurunea hobetzeko eta naturalizatzeko lanak direla eta. Ekoetxea Plaiaunditik aparkalekuaren itxierak eragingo dituen eragozpenengatik barkamena eskatu dute eta erabiltzaileei beren pazientzia eskertu diete.

Helburua da Plaiaundiko naturguneak bere balio naturalarekin bat datorren ingurunea izatea. Era berean, herritar guztientzat modu eroso eta jasangarrian irisgarria izatea lortu nahi da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude