Irungo Marrazketa eta Pintura Udal Akademiak erakusketa antolatu du Aia tabernan

Irungo Marrazketa eta Pintura Udal Akademiak “Tabernan” izeneko erakusketa antolatu du. Ikasleen obrak Urdanibia plazako Aia tabernan ikusgai egongo dira maiatzaren 31ra arte. Horrela, duela lau urte hasitako egitasmoari jarraipena eman zaio.

Guztira, 40×80 zm-ko 25 margo lanek osatzen dute erakusketa. Xabier Arribas eta Rakel Salinas irakasleen gidaritzapean eskola orduetan zehar burutu den proiektua izan da eta ikasle gazte eta helduek parte hartu dute bertan. Aurtengo proiektua garatzeko proposatutako irudia edo figura “tabernan” gaia izan da. Horrela, ikasle bakoitzak bere erretratua irudikatu du tabernako barran dagoela.

Lanak sortzeko argazkiak izan dituzte abiapuntu. Gainera, erakusketari kohesioa emateko asmoz, formatua eta kolore paleta mugatuak egon dira. Bestetik, hondakin materiala berrerabiltzeko, euskarri bezala enbalatzeko kartoia erabili dute ikasleek eta material horrekin esperimentatzeko aukera izan dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude