Urtero moduan, Lakaxita gaztetxeak Jaion festa antolatu du. Festa maiatzaren 20an ospatuko bada ere, maiatzaren 13an, larunbat honetan, festaren kudeaketa ekonomikoa laguntzeko bigarren eskuko azoka egingo da Peña kalean.
Jaion maiatzaren 20an ospatuko da Irunen. Arratsaldeko 17:00etan kamioia Moskutik aterako da eta Zarata taldeak Lakaxitarako bidea girotuko du. Luis Marianon geldialdia egingo da eta Drag Bingoaren txanda izango da. Auzoko Alicia Kiss eta Garazy Fantasyk beren showa eskainiko dute.
Behin Lakaxita gaztetxean, kontzertuak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira eta 00:00etati aurrera 5 euro ordaintzen dituztenek antolatu diren pintxadez gozatuko dute. Gainera, Larreako lagunen eskutik bertan afaltzeko aukera izango da 5 euro ordainduta.
Bigarren eskuko azoka
Jaion ekonomikoki kudeatu ahal izateko, larunbat honetan, maiatzaren 13an, bigarren eskuko azoka egingo da Peña kalean. Bertan, Jaioneko sarrera erosteko aukera izango da.