Real Uniónek hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko aukera emango die etxeko txikiei

Real Uniónek datorren denboralditik aurrera etxeko txikienei hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko aukera emango die Stadium Galen jokatuko diren partiden aurretik.

Interesatuek ezin izango dute 14 urte baino gehiago izan eta partidu aurreko ostiraleko 12:00ak baino lehen eman beharko dute izena  formularioaren bidez. Formulario hori ere webgunean dago, Fan Kluba atalean. Azken denboraldietan zaletuek asko eskatu dute ekimena, eta abonatu zein ez abonatuei irekita egongo da. Eskatuko den baldintza bakarra da haurra argazkia ateratzera joatea Real Uniónen bereizgarri edo ekipamendu ofizialen batekin.

Haurrak heldu arduradun batekin batera joan beharko dira zelaiko ate nagusira norgehiagoka hasi baino 15 minutu lehenago. Bertan, klubeko arduradun bat arduratuko da. Argazkia atera ondoren, ate nagusira eramango dira berriro. Argazkia formularioko helbide elektronikora bidaliko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude