Erabiltzen ez diren telefono-kabinak liburutegi libreetan bihurtuko dira

Irungo Udalak eta Telefonicak gaur egun zerbitzutik kanpo dauden bi telefono-kabina hiriari lagatzea erabaki dute. Ekimen honen helburua bi instalazioak ‘liburutegi libre‘ bihurtzea da, Almudena Grandes plazatxoan eta Oñaurreko Jostun plazan jarritako antzeko elementuen adibideari jarraituz.

Nuria Alzaga ordezkariak Kultura Sailetik nabarmendu duenez, “ekimen polita da gaur egun inolako erabilerarik ez duten kabina horiek liburutegi bihurtzeko moldatzea eta bertatik sustatzea irakurzaletasuna, parte-hartzea eta elkartasuna, ez baita ahaztu behar liburu bat hartu eta beste bat utzi behar dela. Berdeguneak zaintzearekin edo zerbitzu publikoak mantendu eta indartzearekin gertatzen den bezala, hori hiria egiteko beste modu bat da”.

Zehazki, liburutegi libre bihurtuko diren kabinak Argentinako Errepublika eta Arizmendi Almirantea kaleen arteko izkinan eta Alzukaitz eta Uztapide Bertsolariaren kaleen arteko bidegurutzean daude. Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, ez da baztertzen proiektura hiriko beste kabina batzuk gehitu ahal izatea. Gaur egun zein egoeratan dauden ikusita, ekimenak instalazioa garbitzeko eta hobetzeko jarduketa bat barne hartuko du, bai eta liburutegi gisa pertsonalizatzea ere, dagozkion identifikazio- eta dekorazio-elementuen bidez.

Liburutegi libreak

Ekimen honen bidez, azken hilabeteetan Almudena Grandes plazatxoan eta Jostun plazan lehen bi liburutegi libreak instalatzeari jarraipena eman nahi zaio. Bi kasuetan, euskarri beiraztatua eta errotulatua da, eta egilearen esaldi ospetsu bat du. Nahiz eta liburutegi berrien azken emaitza lehenengotatik diferentea izan daitekeen, kabinak lehenago izan direlako, funtzionamendua berbera izango da: liburu bat jaso nahi duten pertsonek beste liburu batekin trukatu ahal izatea da kontua, eta horrela, liburutegia herritarren eskura dauden aleekin mantentzea.

Aipatzekoa da Behobian ere horrelako liburutegi bat jartzea aurreikusi dela, auzoan jaiotako María Juncal Labandibar (1924-1951) poetari keinu eginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude