Oinezkoei ere eragingo diete Itzulera-operazioa errazteko neurriek

Irungo Udalak jakinarazi duenez, aurreko udan hirian kotxe ilara luzeak eragin zituen Itzulera-operazioa dela eta neurriak hartu dira. Abuztuan zehar iragarritako neurriez gain, Irungo Udalak baieztatu du trabak saihesteko Behobia eta Iparralde etorbide inguruan neurri bereziak hartu dira.

Zehazki, hirian mugatik hurbil kokatutako eremuetan hainbat zebrabide hesitu dira, zebrabideak bateratu eta oinezkoek ibilgailuen jarioa trabatzea saihesteko. Dena den, zonalde bakoitzean zebra-bide bat gutxienez zabalik utzi da. Bestetik, ibilgailuentzako semaforoen ziklo berdeak luzatu dira.

Horrela, abuztuan zehar Irungo Udalak aitzinarazitako gainontzeko neurriekin batera, udako oporren amaieran Irun zeharkatzen duten ibilgailuek hiriko zirkulazioa traba gutxiago eragitea espero da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude