Pinudin irisgarritasun gehiago oinezkoentzat

Espaloiak beheratzeko eta zebra-bide berriak sortzeko kanpaina da; inbertsioa 50.000 euro ingurukoa izan da

Obra arloak jakinarazi du bukatu direla arkitektura-oztopoak kentzeko kanpaina berriko lanak. Oinezkoen pasabideak hobetzeko jarduketak dira, haiek egokituz eta pasabide berriak sortuz. Oraingoan, Pinudi eta Bera kaleetan jardun da.

Cristina Laborda ordezkariak nabarmendu duenez, “bereiz, baliteke horrelako kanpainek oso ikusgarriak ez ematea, baina, guztira, herritar askoren eguneroko bizitza hobetzen duten oso inbertsio handiez ari garaEspaloiak eta oinezkoentzako pasabideak beheratzen jarraitzen dugu, ibilerraztasun planari jarraikiz, baita herritarren eskariak jasotzen ere. Oinezko joan-etorriak sustatu nahi ditugu, eta arazoak saihestu, mugitzeko gaitasun urriagoa duteak gogoan batez ere”.

Obra arlotik adierazten denez, hiriko oinezkoen pasabide gehienetan espaloia beheratuta dago, baina, hala ere, eta haietako gehienak indarrean dagoen araudiaren aurretik egin zirenez gero, ertzak oraindik ere altu samar dituzte, eta horrek zailtasunak sortzen ditu oinezkoen ibilian.

Horrela, 47.795 euroko aurrekontuarekin, Pinudi auzoan, zehazki, Pinudi eta Bera kaleetan espaloiak beheratu dira, eta oinezkoentzako pasabide berriren bat ere egin da, dauden pasabideen artean dauden tarteak murrizte aldera. Construcciones Lefesa SL enpresak egin ditu lan horiek guztiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude