Aste honetan hasi dira Ugalde-Kateako futbol-zelaiko hobekuntzak egiteko lehen lanak egiten. 2003. urtean instalazioak aterak ireki eta gaur egun ezagutzen ditugun instalazioei aire berritua ematea ahalbidetuko duten lanak dira.
Azken urteotan Ugalde-Kateako futbol-zelaiko belar artifiziala hainbat aldi puntualetan ordezkatu den arren, mantentze-lanen ondorioz, instalazioak asko erabiltzearen ondorioz, eta belar artifiziala jarri zenetik igarotako denbora dela eta beharrezkoa da zelaia ordezkatzea, futbol-jokoa ahalik eta baldintza onenean egiteko.
Obren deskribapena
Gaur egungo belar artifizialaren ordez, oinarri elastiko indargetzailea duen belar artifiziala jarriko da, eta indarrean dagoen araudiaren arabera prestazio egokiak izango ditu, honako jarduketa osagarri hauekin batera:
- Egungo drainatze-sarea egokitzea, lurrazaleko jariatze-ura behar bezala husten dela bermatzeko eta zelaian jokoa zailtzen duten ur-metaketak saihesteko.
- Harmailen egungo egituran olana mikrozulatua instalatzea, euria egiten duenean jendea babesteko.
- Egungo proiektagailuak LED motako argiztapen-elementuekin ordeztea.
Lan horiek egiteko aurrekontua 299.729,89 €koa da eta lanak egiteko epea hilabete eta erdikoa. Lanak egingo dituen enpresa Opsa, Obras y Pavimentos Especiales, SA da.