Ekainaren 22an, normaltasun berriaren barnean, CBA liburutegiaren ateak berriro ireki zirenetik, neurri bereziekin Udal Liburutegia ohiko zerbitzuak berreskuratzen hasi da. Abuztuaren 3an liburutegiko zerbitzuak berreskuratzeko urrats berri bat eman zen, izan ere, liburuen mailegura zuzeneko sarbidea eta ordenagailu gela martxan baitaude berriro.
Liburuen mailegu zerbitzua
Abuztuaren 3tik aurrera CBA Udal Liburutegiko erabiltzaileek liburuen mailegu zerbitzura zuzenean sartzeko aukera dute. Horretarako, maskara eta eskularruak erabiltzea funtsezkoa izango da, CBA liburutegiaren sarreran banatuko direnak, hidrogelarekin batera. Mailegu eremuko zirkulazioa edukiera murriztapenen arabera mugatuta egongo da eta liburutegiko langileak arduratuko dira pertsonen zirkulazioa kontrolatzeaz.
Liburuen mailegua aurrez aurre egiteko aukeraz gainera gainera, orain arte liburuen mailegurako martxan jarritako bestelako bideak ere mantenduko dira: webgune, posta-elektroniko, WhatsApp eta aurretiazko hitzorduaren bitartez maileguak eskatzeko aukerak. Hortaz gain, haurrentzako liburuen mailegurako gunera sartu ahal izateko haurrak pertsona heldu baten konpainiarekin sartu beharko dira, liburutegiko gainontzeko espazioen erabilerarako zehaztutako neurri guztiak betez.
Ordenagailu-gela
Interneteko sarbidea ahalbidetzen duen ordenagailu-gela berriro zabalik dago abuztuaren 3tik aurrera, baina, sarbide mugatuarekin. Erabilgarri dauden ordenagailuen kopurua murriztu eta mugatu egin da, pertsonen arteko segurtasun distantzia errespetatzen dela bermatzeko. Ordenagailu-gela erabili ahal izateko aurretiazko hitzordua hartu beharko da eta saioak kontrolgunerako mostradoretik esleituko dira.
Erabiltzaileek zerbitzua gehienez egunero ordu batez erabili ahal izango dute eta hilabetean gehienez 5 sesio erreserbatu ahalko dira. Inprimaketak egiteko ordainketak kontrolguneko ordenagailuaren bitartez egingo dira.