Irungo hotelek %75eko okupazioa izan dute uztaileko hilabetean zehar

Hotel irundarrek %74,13ko okupazioa izan dute uztaileko hilabetean zehar. Zifra aurreko urtekoa baino baxuagoa da, izan ere, 2019. urtean data berdinean okupazioa %90,93koa izan baitzen. Dena dela, aurtengo datua 2018. urteko uztaileko hilabeteak utzitako datura hurbiltzen da, izan ere, urte horretan hiriko hotelen okupazioa %80ra iritsi baitzen.

Hortaz gain, hirian gaua eman duten pertsonen jatorrian aldaketa nabaria izan da ere. Izan ere, aurten bisitarien %60 nazionalak izan dira, %40 atzerritarrak izan diren bitartean. Joan den urtean berriz, bisitari nazionalak %70 izan ziren, atzerritarrak %30 izan ziren bitartean. Hirian egindako bataz betezko egonaldiari dagokionez, ordez, ez da aldaketa handirik izan, bisitari bakoitzak 2 gau eman baititu hirian.

Miguel Angel Páez Bidasoa bizirikeko presidenteak azaldu duenez, datuek turismo nazionalak Bidasoa eskualdearen aldeko apustua egiten jarraitzen dutela erakusten dute. “Bizi dugun egoeraren aurrean, %75eko hotel-okupazioa izatea datu positiboa da”, adierazi du Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak. Ildo beretik, Maria Serrano Bidasoa bizirikeko presidenteordeak azaldu duenez, “iazko udan Irungo turismoa goraka ari zen eta, azken hilabeteetan gertatu dena gorabehera, aurten bisitarien kopuruei eutsi diegu eta horrek erakusten du hiria turismo-helmuga gisa sendotzen ari dela”.

Turismo bulegoko bisitak gora
2020. uztailean zehar Irungo Turismo Bulegoak 1.377 bisita izan ditu, 2019ko epe berean baino 7 bisita gehiago. Uztaileko bisitarien arten, 834 irundarrak ziren, hau da, %50 gehiago aurreko urteko epe berdinarekin alderatuta. Bulegoa bisitatu duten gainerako pertsonei dagokienez, 24 Euskadiko beste leku batzuetatik etorritakoak ziren, eta 206 estatuko gainerako tokietatik. Estatuko bisitarien artean, Madril, Katalunia, Valentziako Erkidego eta Gaztela-Mantxatik etorritakoak nabarmentzen dira.

Gainerako 313 pertsonak beste herrialde batzuetakoak ziren, batez ere, Frantziakoak, iazko frantziar bisitarien zenbatekoan bere horretan mantendu baita, Alemaniakoak, Herbehereetakoak eta Belgikakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude