Lakaxitaren urteurrenaren ospakizuna hiriko kaleetatik gaztetxera

Apirilaren 13an, larunbatean, Irungo Lakaxita gaztetxearen urteurrena behar bezala ospatzeko gaztetxeak Jaion! Festa antolatu du azken urteetan bezalaxe. Urteurrenaren ospakizunerako datorren udan Biarritzen egingo den G7 gailurra eta faxismo uholde etengabea hartu zituzten ardatz moduan.

Festa arratsaldeko 17:30etan abiatu zen Moskuko ingurutik, hiriko erdialdeko kaletan barrena murgildu ostean, Lakaxitarako bidea musika eta kolorez betetzeko. “Ni Yuta Ni Tuya” musika taldea izan zen kamiotik festa giroa Irungo bazter guztietara zabaltzeko arduraduna.

Ibilbide musikatuaren ostean, arratsaldeko 19:30ak aldera Lakaxitan bertan antolaturiko kontzertuei hasiera eman zitzaien, non, Penadas por la Ley, Rukula, Optika eta Left Hook taldeek eskainitako abestiez gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Horren guztiaren ostean, gaueko 00:30ak pasata, pintxada kolektiboak hartu zuen lekua DJ Psilocibina, Lola La Frigida eta DJ X-ren eskutik.Gainera, musika eta dantzaldien artean, indarrak berreskuratzeko, bertako produktu ekologikoekin eginiko afari beganoa egin zen gaztetxean.

Auzolana gonbidatu ezinbestekoa
Honelako ospakizunak antolatu eta guztion artean festa giroaz gozatu ahal izateko, dibertimendua auzolanarekin tartekatzea ezinbestekoa da. Horregatik, kanpoko zein barruko barra, afariaren prestaketa zein banaketa, kamioiaren apainketa eta garbiketa orokorra bezalako zereginak kudeatzeko laguntza ezinbestekoa da. Horrelako ekintzak antolatzen direnean Lakaxitaren sare sozialetan izena emateko inprimakiak zabaltzen dira, bakoitzak jaiaren antolaketara bere ekarpena egin dezan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude