Irungo udaleko Gizarte Ongizate arloak jakinarazi duenez maiatzaren 18tik aurrera Luis Mariano eta Irasoko zentro sozialetako ile-apaindegi eta podologia zerbitzuak martxan jarriko dira berriro. Hala ere, instalakuntzek publiko orokorrerako ohiko ordutegian itxita jarraituko dute.
Zerbitzu horietako pertsona erabiltzaileek telefonoz deitu eta aurretiko hitzordua eskatu beharko dute. Horrela, zerbitzuek pertsonen edukiera murriztuarekin lan egiten hasiko dira. Hortaz gain, maskaren erabilera ezinbestekoa izango da eta erabiltzaileek eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa izango dute eskura.
Luis Marianoko zentro sozialean:
– Pelukeria zerbitzuan aurretiazko hitzordua eskatzeko telefono zenbakia: 943 62 90 63
– Podologia zerbitzuan aurretiazko hitzordua eskatzeko telefono zenbakia: 943 50 53 88
Iraso zentro sozialean:
– Pelukeria zerbitzuan aurretiazko hitzordua eskatzeko telefono zenbakia:943 50 56 45
– Podologia zerbitzuan aurretiazko hitzordua eskatzeko telefono zenbakia: 943 50 53 88
Etxean egiteko ekintzak
Hiriko auzo ezberdinetan zehar adineko pertsonentzat prestatutako areto sozialak itxita jarraituko dute. Dena dela, zentroetako dinamizatzaileek adineko pertsonei zuzendutako ekintzak eta edukiak antolatzen jarraitzen dute. Telefono mugikorra duten pertsonekin kontaktuan jarraitzen dute eta etxean era aktiboan mantentzeko jarduerak proposatzen dizkiete horrela. Hortaz gain, Irungo udalaren YouTubeko kanalean garuna lantzeko ariketak, memoria lantzeko erronkak, audio-liburuak eta bestelako jarduerak proposatzen dira astero.