Adineko pertsonen bakardadea arintzen saiatzeko neurri berriak

Alarma egoera eta konfinamendua ezarri zirenetik adineko pertsonak, batez ere bakarrik bizi direnak, Irungo Udalaren lehentasunetako bat izan dira. Adineko pertsonen beharrak erantzuteko hartutako azken neurrien artean, Gizarte Ongizate arloa Nagusilan boluntario elkartearekin elkarlaneko proiektua martxan jarri du “Zilarrezko Haria” izenarekin adineko pertsonentzako akonpainamenduzko doako zerbitzua eskaintzeko.

Kolaborazioa Gizarte Ongizate arloak bakarrik bizi diren adineko pertsona edo, inguruan lagun eta senideak izan arren, denbora asko bakarrik pasatzen duten adineko pertsonengan antzemandako beharrak erantzuteko helburuarekin martxan jarri da. Konfinamenduaren ondorioz denbora gehiago bakarrik igaro ohi dutela aurreikusiz, telefono bidezko akonpainamendua lagungarria izan daitekeela egiaztatu da. Horrela, Irungo udalak “Zilarrezko Haria” programa zabaldu nahi du, aurretik ekimena ezagutzen ez zuten pertsonek egitasmoaren berri izan dezaten.

Boluntariotza

Programan interesa duten pertsonek 900 713 771 telefono zenbakira deitu eta erantzungailuan haien izena utzi beharko dute. Beste aukera bat 688 741 451 telefono zenbakira deitzea izango da astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeetan 16:30etatik 19:30etara edo haien izenarekin WhatsApp bat bidaltzea. Elkarteko boluntarioak adineko pertsonekin harremanetan jarriko dira, elkarrizketa baten bitartez adineko pertsona hauek sentitu dezaketen bakardadea arintzen saiatzeko. Kasu honetan, boluntario kopurua handitzea beharrezkoa balitz, Irungo Udalak osasun krisialdiaren hasieran bildutako boluntario taldea Nagusilanen esku jarri du.

Akonpainamendu honek zerbitzu berezituagoen laguntza behar duten kasuak detektatzea ahalbidetzen du: psikologikoak, etab. Era berean, Gizarte Ongizate arloak deituta pertsonen batek telefono bidezko akonpainamendua behar duela antzematen bada, kasua Nagusilanen esku jartzen da. Horrelako erantzuna eman da udaletik egindako deietan antzeko kasuak antzeman direnean, adineko pertsona horiek bestelako behar berezirik izan ez arren, akonpainamendu hau eskertzen baitute.

Ia 6.000 telefono dei

Gizarte Ongizate arloa azken asteetan zehar hirian bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako pertsonekin edo beste adineko pertsonekin bizi diren pertsonekin harremanetan jarri da. Udaleko langileei gutxi falta zaie multzo honetako dei guztiak amaitzeko, adineko pertsona hauek nola aurkitzen diren jakin eta, beharrezkoa den kasuetan, erosketak egiten lagundu, farmaziako produktuak erosi edo zakarra botatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude