Bertako elikagaien azoka nobedadeez beterik itzuliko da larunbat honetan

Irungo udalak jakinarazi duenez larunbat honetan bertako ekoizleak elkartuko dituen azoka berri bat egingo da. Eusko Jaurlaritzak merkatu eta azoka tradizionalen inguruko ordena berria onartu ostean, bertako ekoizleek larunbat honetan Uranzu frontoian egingo den azokan parte hartuko dute zenbait nobedadeekin.

Azokako nobedadeen artean, aurreko astean hiru posturen parte-hartzea izan ostean, larunbat honetan sei izango dira haien elikagaiak salgai jarriko dituzten postuak. Eremua handiagoa izan dadin, frontoi txikian egin beharrean, Uranzu frontoi handian egingo da aste honetako azoka. Gainera, azokak ordubete lehenago irekiko ditu ateak joan den astekoarekin alderatuta. Hortaz, azoka goizeko 8:30etatik eguerdiko 13:30etara zabalik egongo da. Azokan bertan ekoiztutako barazkiak, frutak, laborantzarako landareak eta bestelako elikagaiak erosteko aukera egongo da.

Aurreko larunbatean bezala, Udaltzainen eta Babes Zibileko agenteek azokan parte hartzen duten saltzaile zein bertara hurbiltzen diren erosleen segurtasuna bermatzeko neurri bereziak hartuko dituzte. Pertsonen arteko segurtasunezko distantzia mantentzeko azokarako sarrera kontrolatzeaz gainera, erosleei maskarak, eskularruak eta gela banatuko zaizkie. Hortaz gain, saltzaileak bisera- babesleak banatuko zaizkie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude